Berriak Herrizaingoa
Eu

Istripuen kopurua gutxitu da baina hildakoena mantendu da 2010 urtean

2011.eko urtarrilak 03

Izandako 8 istripu anizkoitzetan bi pertsona edo gehiago hil zirela da 2010eko istripuen artean nabarmenena

2010ean EAEko errepideetan izandako zirkulazio istripuetako hildakoen kopurua ez da aldatu, 2009ko datuekin alderatuta. Azken urteotan jaitsiera jarraitua izan ondoren, 2010ean, hildakoak eragin dituzten istripu gutxiago izan dira EAEn, baina aurreko urtean baino hildako kopuru berdina erregistratu da, 67 pertsona.

Izandako 8 istripu anizkoitzetan bi pertsona edo gehiago hil zirela da 2010eko istripuen artean nabarmenena. Apirilaren 8an eta 17an, Gipuzkoan hildakoak eragin zituzten bi istripu egon ziren, eta zortzi pertsonek bizia galdu zuten, lau pertsona ezbehar bakoitzean. Hildakoak eragin dituzten istripuak murriztu arren hildakoena mantendu dela azaltzen du horrek.

2009an, hildakoak eragin zituzten istripuak ez ziren anizkoitzak izan, hildako bat erregistratzen zen istripu bakoitzeko; bi kasutan izan ezik, horietako bakoitzean bi hildako egon ziren. 2008an, hildakoak eragin zituzten 5 istripu anizkoitz izan ziren, horietako batean 3 pertsona hil ziren.

Datu hauek Ertzaintzak eta Udaltzaingoak erregistratutako istripuei buruzkoak dira, hau da, istripu guztiak hartzen ditu barne, hiriko eta hiriarteko errepideetan izandakoak.

2010ean 52 pertsona hil dira hiriarteko errepideetan (2009an baino bi gutxiago), eta udaltzainek, euren aldetik, 15 hildako erregistratu dituzte (2009an baino bi gehiago). Horrek 2009an izandako kopuru berdina dela esan nahi du; 67 hildako.

Istripuen eta larri zauritutakoen kopurua gutxitu da

2010ean hildakoak eragin dituzten istripuen eta larri zauritutakoen kopurua gutxitu da, 2009an baino bederatzi istripu gutxiago (guztira 55, eta 2009an 64 istripu erregistratu ziren). Gutxiagotze hori, hiriarteko errepideetan nabaritu da batez ere. Ertzaintzak hildakoak eragin zituzten 52 istripu erregistratu zituen 2009an, eta 2010ean 40 izan dira. Hiriko errepideetan berriz, 2009an 12 istripu izatetik 2010ean 15 izatera pasa da. Zaurituen kopuruari dagokionez, aurten 328 pertsona larri zauritu dira, eta aurreko urtean 400 pertsona izan ziren.

Hildakoen ezaugarriei dagokienez, hil ziren 67 pertsonetatik, 44 istripua izan zuten ibilgailuen gidariak ziren (40 gizon eta 4 emakume), 9 bidaiariak eta 14 pertsona kolpatuta hil dira (10 gizon eta 4 emakume).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko