Eu

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak 'RIS3, berrikuntza, Kultura eta Sormen Industriak : lurraldeak artikulatzeko aukera bat' izeneko jardunaldia antolatu dute

2018.eko otsailak 28

Donostiako Tabakaleran egin dute gaur 'RIS3, Berrikuntza, Kultura eta Sormen Industriak (KSI): lurraldeak artikulatzeko aukera bat' izeneko jardunaldia. Topaketa honetan, alor honek Euskadin izan ditzakeen alternatibak azaldu nahi izan dituzte eta beste lurralde lankidetza aukerak ere aztertuz. Parte hartu dute Garikotz Agotek, Gipuzkoako Aldundiko Sustapen Ekonomikoko zuzendariak eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentuak elkarlanean antolatutako topaketan, lurraldean KSIei bultzada emateko estrategia azaldu dute Euskadiko ordezkariek, hainbat jarduera eta tresnaren bitartez gauzatuko dena. Hala, Agotek, Kultura eta Sormen Industrien balioa azpimarratu nahi izan du. Haren esanetan, jarduera honek "garrantzi handia du lurralde garapen berritzaile baterako" eta, azaldu du, arlo honetan "euskal erakundeak elkar hartuta lanean, eta Europako beste lurralde batzuekin lankidetzara irekita" daudela.

KSIena, hain zuzen, esparru estrategikotzat jo du zuzendariak, batetik "sorkuntzak eta kulturak gizartearen garapena dakartelako" eta, bestetik, "sormen industrien atzean babestu behar den jarduera ekonomiko garrantzitsu bat dagoelako". Agotek dio "goi-mailako talentua" dagoela lurraldean eta "talentu horren ernetzea sustatzen" jarraitu beharra dagoela. Helburu hori betetzeko "punta-puntako tresna bat" badela azaldu du zuzendariak: Tabakalera. Azaldu du bertan egin diren eta gauzatuko diren egitasmoek sormen industria bera eta jada martxan den ekosistema kreatiboa akuilatuko dituela.

Joxean Muñoz, Kultura sailburuordeak, bere aldetik, nazioarteko lankidetzaren papera azpimarratu du. Haren esanetan, KSIen arloak, kulturaren eta sormenaren inguruan, elkarlanerako bide berriak irekitzen ditu.

Europa mailan, ekonomiaren ikuspegitik, sormen industriek BPGaren %4,4 osatzen dute eta 8,8 milioi lanpostu sortzen dituzte.

 Sormenaren hiriak

Gaurko jardunaldiaren hizlarietako bat Francesco Panella izan da, Europar Batzordeko  Joint Research Center erakundearen ordezkaria, ikerketa lanak egiten dituena. Hitzaldian Kultura eta Sormen Hirien 2017ko txostenaren erradiografia egin du. Sare honetan bai Donostia zein Bilbo ere daude sartuta. Halaber, kultura eta sormenaren esparruan hiri eta lurraldeek dituzten erronkez jardun du Panellak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzatik KSIek Europa mailan duten potentziala azpimarratu da, eta lurraldeen garapenean duten garrantzia, espezializazio adimenduko RIS3 estrategiaren bitartez. Honela, KSI Berritzaile  programaren potentziala nabarmendu da jardunaldian eta Creadis 3 europar programa ere destakatu dute. Ekimen hau, Kultura eta Sormen Industrien arlokoa, Euskadik lideratzen du eta Eurropar Batasuneko sei lurralderekin batera egiten da lan. Euskadirekin batera, estatu batek, Eslovakiak, eta lau lurraldek hartzen dute parte: erdialdeko Finlandia, Emilia -Romagna, Balonia eta mendebaldeko Grezia.

Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larrazak azaldu du Euskadi, Nafarroa eta Nouvelle-Aquitaine euroeskualdearen arteko elkarlan esperientziak ekarri dituen fruituak. Adibide moduan jarri ditu Aquitaine.eus webgunea eta hiru lurraldeetako diseinatzaileen arteko aliantza.

KSIen ikuspegi berriak esparru kulturaleko  sormenarekin lotutakoak bai, baina tradizionalki bazterrean uzten diren  diziplinak hartzen ditu bere baitan (diseinua, moda, gastronomia, bideo-jolasak..). Industriaren eta artearen erdibidean aurkitzen dira diziplinok. Esparru horietan Euskadik eta bere lurraldeek apustu sendoa egin dute.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    @OrainGipuzkoa eta @Gob_eus Kultura eta Hizkuntza Politikako departamenduak #RIS3, berrikuntza,... https://t.co/jRPEIIBYl6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak