Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren Urte Amaierako mezua 2010

2010.eko abenduak 31

Gabon guztioi:

Urte gogorra amaitzen dugu gaur. Baina, itxaropenezko mezua eman nahi dut.

Lehengoetan, krisialdiak gainditu ditugu eta,  oraingoari ere, irabazten ari gatzaio.

Euskal gizartea indartsua da, hiritar beharginak eta ekimen handiko enpresariak ditugu. Indarrak batuz aurrera ateratzen ari gara.

Lehenik, txarto pasatzen ari diren pertsonei zuzendu nahi natzaie: Langabezian daudenei, hain zuzen.

Ez daude bakarrik, guztien laguntza izango dute.

Arazoak izan dituzten enpresari, merkatari eta autonomoak ere gogoratu nahi ditut: unerik gogorrena igaro da.

Urtean zehar norbait galdu duten familien atsekabea ere,  mahai gainean jarri nahi dut.

Joan diren guztien izenean  hiru pertsona gogoratu gura ditut:

Xabier Lete, poeta, askatasun zalea beti. “Eskua jaso eta haizerik ezin heldu .

Marcelino Camacho, langilea, eta langileen alde egin zuena beti

Eta hirugarrena, ez zaigu joan, bortxakeriaz kendu digute: Cristina Estebanez. Indarkeria matxistaz bere bikote ohiak erail zuena.

Egunero beldurrez bizi diren emakumeen samina arindu nahi nuke: gure bitarteko guztiak jarriko ditugu gaitz madarikatu hau betiko amaitu dadin.

Egunotan familiako guztiak batu ezin izan dutenekin “hator hator” abestu nahi nuke, baita ere, kanpotik etorrita gabonak bakardadean pasatu duten guztiekin.

Guztiekin bat egin nahi dut, Euskadin inor baztertua gera ez dadin. Ahalegin handia egiten ari gara hiritarren arteko elkartasuna guztiongana heltzeko.

Indarrak batzen jakin dugu, eta, gogorrena gainditu dugu. Ateratzen ari gara.

Iaz baino hobeto gaude: gure ekonomia hazten ari da langabezia gutxituz, oraindik nahikoa ez den arren.

Hobeto gaude baina gehiago ahal dugu euskaldunok, eta datorren urtean, guztion artean lortuko dugu.

Euskadiko ekonomiaren lehiakortasuna handitu behar dugu eta mundu zabalera irten gure produktuak saltzera: Brasil eta Txinara lagundu ditut eta ikusi dut lortzen ari direla. Euskal enpresak munduan zehar ari dira merkatu berrien bi la.

Mundua aldatzen ari-da eta, Euskadi ere bai. Herrialde modernoa gara eta ez ditugu galdu nahi etorkizunak eskaintzen dituen aukera berriak.

Etorkizuna zalantzaz betea da, aldakorra.

Baina, gure buruarengan konfiantza daukagu euskaldunok.

Gure ondarea pertsonak dira, gure aberastasun bakarra kalitatezko lana da

Guztion artean Euskadi hiri handi bat bihurtu behar dugu. Ezagutzan oinarritzen den metropolia. Jakintzan eta berrikuntzan indarra hartzen duena, ekonomia lehiakorra sortuz.

Lurraldeen arteko tirabirak alde batera utzi behar ditugu betiko.

Gazteei esan nahi diet euren etorkizuna hemen dagoela: Euskadin beren bizi proiektua eraikitzeko aukera izango dutela.

Guztion artean benetan merezi duten baloreak defendituko ditugula: askatasuna, aukera-berdintasuna, elkartasuna, mundu hobe bat eraikitzeko modua daukagula.

Erasoka ari diren espekulatzaile arroei mugak jarri behar zaizkie.

Nik, txikien apaltasunarekin, baina herri handi baten  interesak defenditzeak ematen didan indarrarekin, mundu zabalean demokrazia handiagoa eskatuko dut botere ilun guztiak hiritarren kontrolpean egon daitezen.

Eta, batez ere, guztion askatasunaren alde egingo dugu. Urteetan gure amets handia  terrorismoarekin amaitzea izan da.

Itxaropen zabalagoarekin amaitzen dugu urtea.

Terrorismoak eragin dituen mota guztiko biktimak gogoratu nahi ditut gaur, jakinda amets gaizto honen amaierara heltzen ari garela.

Demokraziaren alde beren bizia galdu dutenei esker ona erakutsi nahi diet guztion izenean.

Gogor eutsi diegu balio demokratikoen defentsari. Intolerantzia eta indarkeria baztertu ditugu Euskadiko kaleetatik.

Datorren urtean askatasuna indartuz joango da. Euskadi berri eta tolerantea sakonduz, beldurrik gabekoa.

Datorren urtea hobea izango da

Aurrera egingo dugu elkarrekin, elkarbizitza bultzatuz.

Zorionak eta urte berri on

 

Patxi López.

Lehendakaria.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)