Berriak Osasuna
Eu

Gripe kasuek berriz egin dute behera Euskadin

2018.eko otsailak 28

Gripe-kasuek behera egin dute aste honetan Euskadin, eta 100.000 biztanleko 149,46ko tasa da oraingoa, aurreko asteko 225,65 kasuekin alderatuta. Hala adierazi du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zainketa Epidemiologikoko Jagoletza Sarearen azkeneko asteko txostenak.

Denboraldiaren hasieratik, gripeagatik ospitaleratutako 1.826 kasu jakinarazi dira, horietatik 356k larritasun-irizpideak bete dituzte eta batez besteko adina 68,3 urtekoa da. Denboraldiaren hasieratik, ospitaleratutako kasu larrien artean, 75 heriotza erregistratu dira; horietatik 71 txertorako hautagarriak ziren eta % 59,2k baino ez zuen txertoa jaso.

Halaber, aste honetako datuen arabera, eta denboraldia hasi zenetik lehenengo aldiz, A motako birusaren isolamendu gehiago daude, B motarekin alderatuta, eta denboraldia hasi zenetik azken hori da gehien nagusitu dena.

Aste honetan behera nabarmen egin arren, egun hauetako baldintza meteorologikoak eta hotza direla eta, aurreikusi daiteke gripe kasuek bere horretan jarraituko dutela, aurreko asteetakoa baino intentsitate baxuagoarekin bada ere. Hortaz, osasun-zerbitzuen alertari orain artean bezala eutsiko zaio, Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta baliabide materialen errefortzua baliatzen jarraituko dute, gripe-kontingentziako planak aurreikusi bezala.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 28an

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2018.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Gripe kasuek berriz egin dute behera Euskadin ➕ https://t.co/LdyKmCFUMA

  • @OSIArabaESI
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Gripe kasuek berriz egin dute behera Euskadin ➕ https://t.co/LdyKmCFUMA

  • @ArtArturoagjim
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo descenso de la actividad gripal en Euskadi ➕ https://t.co/BO5OAVcbgv

  • @ArtArturoagjim
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Gripe kasuek berriz egin dute behera Euskadin ➕ https://t.co/LdyKmCFUMA

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Gripe kasuek berriz egin dute behera Euskadin ➕ https://t.co/LdyKmCFUMA

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Nuevo descenso de la actividad gripal en Euskadi ➕ https://t.co/BO5OAVcbgv