Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Pepita Embilen omenez Victoria Eugenian egindako kontzertura bertaratu da

2018.eko martxoak 01

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Sasibil lirika elkarteak Pepita Embilen omenez antolatutako kontzertuan egon da. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin du Donostiako Orfeoiak Giuseppe Verdiren Requiem Mezaren interpretazioa, eta Embilen semea, Plácido Domingo tenore ospetsua izan da zuzendari. Abesbatzak Vérum Orkestra Sinfonikoaren laguntza izan du.

Hala, Getarian jaiotako zarzuela-abeslaria omendu nahi izan da. Hain zuzen ere, Donostiako Orfeoian hasi zuen ibilbidea eta ondoren Madrilgo Calderón Antzerki taldeko kide izan zen. 

Kontzertura bertaratu dira, baita ere, Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Josean García Sasibil elkarteko presidentea eta Plácido Domingoren familia, besteak beste. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gea950
    2018.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha asistido al concierto-homenaje a Pepita Embil celebrado en el Victoria Eugenia https://t.co/dPothCQd0F

  • @sinfonicaverum
    2018.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ha asistido al concierto-homenaje a #PepitaEmbil celebrado en el @VEAntzokia https://t.co/RyzE5Tvl1I @PlacidoDomingo

Ekitaldiko kargudunak