Berriak Osasuna

OSAKIDETZAREN BIGARREN INFORMAZIO-OHARRA

2018-02-28

OSAKIDETZAREN

BIGARREN INFORMAZIO-OHARRA

                                                                 

Azken orduotan Euskadin dugun eguraldi txarraren ondorioz, Osasun Sailetik eta Osakidetzatik jakinarazi nahi dizuegu:

 

1- Ospitaleetako Larrialdietako egoera normala dela.

2- Osakidetzaren Emergentziak zerbitzua eta presazko garraio sanitarioko sarea normaltasunez dabiltzala. Emergentziak zerbitzua dagoeneko aldameneko autonomía-erkidegoetako emergentzia-zerbitzuekin harremanetan jarri da koordinatzeko eta, momentuz, ez da intzidentzia garrantzitsurik erregistratu, eta, errepideetan eta sarbideetan arazoak egon arren, arreta nolabaiteko normaltasunarekin eskaintzen ari da.

3- Osasun-zentro eta anbulatorioetan momentuz ez dela intzidentziarik erregistratu eta herritarrei oraindik gomendatzen zaiela presazkoak ez diren hitzorduak bertan behera uzteko.

4- Dialisi, Erradioterapia, Kimioterapia eta Kanpo-kontsultetako garraioa mantendu egingo dela hiru lurraldeetan, Errehabilitazio-tratamenduren bat bertan behera utzi den arren, beste zerbitzuak lehenetsi direlako.

5- Kirurgia programatua atzeratzen ari dela eta balitekeela presazkoak ez diren ebakuntza batzuk atzeratzea.

6- Osakidetzaren ospitale guztietan prestatu direla elurtearen ondoriozko behar posibleei erantzuteko baliabideak.

Goizean zehar Osasun Sailetik eta Osakidetzatik intereseko informazioaren berri emango dizuegu.

 

Bilbon, 2018ko otsailaren 28an.

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan