Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia eta Herri Administrazio Saileko telelan-esperientzia pilotua, Zuzen aldizkariaren bederatzigarren zenbakiko gai nagusia

2010.eko abenduak 30

Justizia eta Herri Administrazio Saileko 29 langileren parte-hartzearekin Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko duen telelan-esperientzia pilotua da Zuzen aldizkariaren bederatzigarren zenbakiko gai nagusia. Gai horrekin batera, Giza Eskubideen 2010eko René Cassin saria, Open Data Euskadiri emandako FICOD saria eta Gerra Zibilean fusilatutako senar-emazte baten gorpuzkinak ahaideei entregatu izana ere azaltzen dira, besteak beste, zenbaki honetako aurkibidean. Aipatutako gaiez gain, Jaurlaritzak Umeen Gabonetako Parkean egindako eskaintza eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izandako presentzia ere jorratzen dira zenbaki honetan.

Argitalpena une oro kontsultatu ahal da Justizia Saileko webean kokatutako esteka batean (http://www.jusap.ejgv.euskadi.net), "Berriak" atalean eta www.euskadi.net/zuzen orrian. Halaber, eskatzen duten profesionalek bi hiletan behin bere helbide elektronikoan jasoko dute. Honez gero badago bederatzigarren zenbakia eskatzeko aukera ondorengo helbide honetan: boletinzuzen@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko