Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lanpostuen zerrendak onartzeko (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuen zerrendak onartzeko, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkienak; Bulego Judizialari atxikitako 320 lanpostu. 

Lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretuak Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko langileen antolamendua ezartzen du, zerbitzu modernoagoa eta eraginkorragoa izateko, lanaren arrazoizko erabilera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden giza baliabideen eta materialen aprobetxamendu hobea bermatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko