Berriak Segurtasuna
Eu

Alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako urteko diru-laguntza onartu da (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, onartu du 2018. urterako alderdi politikoei eman beharreko diru-laguntzen banaketari buruzko Segurtasun Sailaren erabaki-proposamena. 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018rako Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 €-ko kontu-saila hartu du aintzat Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen ohiko funtzionamendua diruz laguntzeko. 

Eusko Jaurlaritzak banatuko du kontu-sail hori alderdien artean, eta, horretarako, Alderdi Politikoak Finantzatzeko Legean ezarritako irizpideei jarraituko die eta 2016ko irailaren 25eko azken hauteskunde autonomikoetako emaitzak hartuko ditu oinarri. 

Hau izango da ekitaldi honetarako diru-laguntzen banaketa: 

EAJ- PNV                  1.750.903,84 €

EH-BILDU                 1.033.826,51 €

Elkarrekin-Podem         690.569,17 €

PSE-EE (PSOE)           558.134,51 €

PP                                 502.565,97 € 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko