Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,7 milioi euro bideratzen ditu familiako eta laneko bizitza uztartzen dituzten enpresetara (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du familiako eta laneko bizitza uztartzeko laguntzen deialdia, Lanbideko Administrazio Kontseiluaren derrigorrezko Akordioaren ondoren. 

Laguntza-ildo horrek 1,7 milioi euro ditu, seme-alabak eta mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileen egoerei laguntzeko. Horiek norberaren kontura dabiltzan pertsona fisikoek eta EAEn lan-zentroa duten pertsona juridiko pribatuek –sozietate publikoak izan ezik– eskatu ahalko dituzte. 

Familiako eta Laneko Bizitza Uztartzeko Laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak familiei zuzendutako hiru jardun-ildo aurreikusten ditu: lehenengoa, seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileei laguntzeko; bigarrena, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta, hirugarrena, seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko. 

Bestalde, Dekretuak laugarren laguntza-ildoa ere aurreikusten du, baina hori enpresa kontratatzaileak diruz laguntzera bideratzen da, eta zuzenean kudeatzen ditu Lanbidek (aurreko hirurak Familiako eta Politika Komunitarioko Zuzendaritzak). Gaur Gobernu Kontseiluak onetsi dituen laguntza azken laguntza-ildo horri dagozkio. 

Oro har, lau jardun-ildoak Euskal Autonomia Erkidegoko Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Planaren esparruan kokatzen dira; horren funtsezko helburua da familien sustapen- eta laguntza-politikak sustatzea beren bizi-ziklo osoan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2018.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 1,7 millones de euros a las empresas que faciliten la conciliación de la vida familiar y laboral ➡︎ https://t.co/upObwKHN20

  • @eajpnvbizkaia
    2018.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 1,7 millones de euros a las empresas que faciliten la conciliación de la vida familiar y laboral ➡︎ https://t.co/upObwKHN20

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak