Eu

10,22 milioi euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta horri eusteko (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Euskal Enplegu Zerbitzuak onetsi egin du laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta horri eusteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen deialdia; 10,22 milioi euroko zuzkidura du. 

Laneratzeko enpresak ondasun edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak dira, eta horien helburua da gizarte-egoera desabantailatsuan edo bazterketa-egoeran dauden kolektiboak lan-merkatuak sartzea. 

Enpresa-mota horien laguntzak arautzen dituen Aginduak (2009ko maiatzaren 4ko Agindua) bi diru-laguntza ildo ditu: bat, laneratzeko enpresen sorrera bultzatzea, bideragarritasunari buruzko merkatu-azterlanak finantzatuz; eta, bestea, dagoeneko sortu diren enpresei eusteko laguntza ematea, eta, horretarako, aktibo finkoetako, merkatuko azterlanetarako eta kontu-ikuskaritzetarako inbertsioen finantzaketarako laguntzak ematea eta zuzenago lanpostua sortzeko eta hari eusteko laguntzak ematea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak