Eu

Eusko Jaurlaritzak 19,5 milioi euro bideratuko ditu legegintzaldian zehar telelaguntzako zerbitzua emateko kontratatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoan Telelaguntzako Zerbitzua emateko kontratazio-espedientea hastea. 

Espediente berri horretarako 19.525.505 euroko gastua zenbatetsi da, guztira. 2018an, 2.052.378 euro bideratuko dira. Datorren urtean, 9.399.342 euro. Eta, 2020an, 8.073.785 euro. Kontratu berria 2018ko urriaren 17an sartuko da indarrean, eta bi urteko iraunaldia izatea aurreikusten da. 

Kontratuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osorako Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa emateko zerbitzuak kontratatzea da. 

betiON, Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa 144/2011 Dekretuak arautzen du eta honela definitzen da: gizartean laguntzeko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan; erabiltzaileei aukera ematen die, telefonoaren bidez eta komunikaziorako ekipamendu informatiko bereziarekin, etengabeko arreta-zerbitzua izateko, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gizarte-larrialdietako edo -beharrizaneko egoeretara egokitutako erantzuna emateko prestakuntza berezia duten pertsonen eskutik, telelaguntzako zentral batetik, dela beren kabuz, dela beste baliabide komunitario batzuk mobilizatuz. 

Arreta ematen duen taldearen eta beharrizan-egoeran dagoen pertsonaren arteko harremana aktibatzeko, beharrizana duen pertsonak berak zein zerbitzuak berak eska dezake, arrisku-egoera egon daitekeelako zantzuak daudenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko