Eu

Eusko Jaurlaritzak 33,7 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko sustatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Lanbidek desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko sustatzera bideratzen dituen laguntzen deialdia. 

Enplegu-zentro berezien bidezko lan babestuko formula berezia funtsezko bilakatu da, Euskadin desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko; izan ere, bide ematen dute okupazioa ematen dieten desgaitasunen bat duten pertsonek gizarte- eta lan-ohiturak hartzeko, aukera ematen dute ekoizpen-sisteman sartzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzen dute. Horrela, bada, ezinbestekoak dira pertsonak lan-merkatuan sartzek. 

Lanbidek enplegu-zentro bereziei ematen dizkien laguntza horien bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak baino ez dira finantzatuko. 

Desgaitasunen bat duten pertsonek lan egiteko eskubidea balia dezakete, enpresa eta administrazio publikoetako enplegu arruntaren bidez, laguntza duten enplegu-zerbitzuak barne, enplegu-zentro berezietako eta lan-enklabeetako enplegu babestuaren bidez; eta enplegu autonomoaren bidez. 

Enplegu-zentro berezien helburu nagusia ekoizpen-lana egitea da eta, horretarako, merkatuko eragiketetan erregulartasunez parte hartzea eta lan ordaindua eta desgaitasunen bat duten bertako langileek dituzten behar pertsonal eta sozialetara egokitzen diren zerbitzuen prestazioa ziurtatzea. Eskabideak aurkezteko epea urte osoan dago zabalik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak