Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren koordinazio, jarraipen eta ebaluaziorako Batzorde bat sortuko du (Gobernu Bilera 2018-02-27)

2018.eko otsailak 27

Gobernu Kontseiluak 2017-2020ko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren Erakunde arteko Batzorde baten sorkuntza onartu du. Plan hori joan den urteko urrian onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Planaren beraren koordinazioaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratuko den organo baten sorkuntza hartzen du kontuan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan azken urteetan onartu dituen plan guztiek bezalaxe. 

Batzorde berria Lehendakaritzari atxikita egongo da, eta, besteak beste, sailek bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan egiten dituzten ekintzak dinamizatu eta koordinatzeko funtzioa izango du. Batzordea osatuko dutenak honako hauek dira: 

1.  Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako titularra.

2.  Koordinazio Zuzendaritzako titularra.

3.  Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko titularra.

4.  Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako titularra.

5.  Gazteria Zuzendaritzako titularra.

6.  Justizia Zuzendaritzako titularra.

7.  Segurtasun Sailak izendatutako goi-kargudun bat.

8.  Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak izendatutako goi-kargudun bat.

9.  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak izendatutako goi-kargudun bat.

Batzordea Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko titularrak zuzenduko du, eta urtean behin bilduko da gutxienez. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko