Eu

BE IN, BIEMH: 4.0 Industriak Azokaren 30. edizioa goitik behera aldatuko du

2018.eko otsailak 26

2018ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean burutuko da

Produkzio-prozesuak goitik behera aldatuko dituzten makinak, eta etekina, kalitatea eta balio erantsia areagotzen duten elkarri lotutako prozesuak: inoiz ez bezalako eskaintza teknologikoko BIEMH hau - Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa - 4.0 industriaren lehen lerroan kokatuko da 2018ko maiatzaren 28 eta ekainaren 1 bitartean, bere 30. edizioan.

21 herrialdetatik etorritako 1.500 erakusketari baino gehiago erantzun diote azokaren gonbidapenari, “Be IN, BIEMH” hain zuzen, non indarrez barneratuko diren berrikuntzan (INnovación), ekoizpen adimentsuan (INteligencia productiva), sistemen INtegrazioan eta nazioartekotzean (INternalización), Bilbao Exhibition Centre-ek dituen sei pabiloietan zehar. Hiru hilabete falta direnean, aurreko ediziora hurbildu ziren pertsonen kopurua % 15 areagotu dela-eta, azoka honek produktu gehiago, makinaria gehiago eta fabrikazio aurreratuko soluzioen sorta handia izango dituela aurreikus daiteke.   

BIEMHren merkataritza-kanpainak hasieratik izan ditu areagotze garrantzitsuak, are gehiago azken urteotan, hoberantz doan testuinguru ekonomikoko jardueren hobekuntzaren ondorioz. Izan ere, BPG krisialdiaren aurreko mailara itzuli da, +% 3,1 izan zen 2017an eta ekipamendu-ondasunen Industria Ekoizpen Indizea % 4,7 areagotu zen. Jardunaldia ontzat eman zen makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetan, zeina % 5,3ko igoera izan zuen ekoizpenean, 1.576,6 milioi euroko fakturazioari esker.

Gaur goizean, Europako hainbat herrialdetatik etorritako prentsa orokor eta espezializatu eta nazioarteko komunikabideen aurrean egin den prentsaurrekoan eman diren datuetako batzuk dira horiek. Bertan hartu dute parte Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Kontseilariordea, Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centre-en Zuzendari Orokorra, Xabier Ortueta, AFM-Advanced Manufacturing Technologies-en Zuzendaria eta Eduard Farrán, AIMHE-Makina Erremintaren Inportatzaileen Elkartearen Presidentea, besteak beste. Deialdia osatzeko, Egile, Soraluce eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentrora egin dira bisitaldiak, enpresa fabrikatzaileen eta erabiltzaileen ordezkari gisa.

BERRIKUNTZA INDUSTRIA JARDUERAREN MOTOR GISA

Berrikuntza industriaren motor gisa izango da BIEMHren protagonista nagusia, zeinak, besteak beste, deformazio-makineriaren areagotze nabarmena ikusten ari duen, 2016an eskaera-areagotze apartaren ondoren, erakusketaren % 14 osatzen duen dagoeneko eta % 28ra iritsi den merkatuaren eboluzio-lerroan. Erakusketa gunearen gainerako tokian, gaur arte, harroketa-makina handiak (% 22), tresneria (% 15), metrologia eta CAD-CAM (% 10) eta automatizazioa eta robotika (% 9) dira nagusi, gainazalak lantzeko makineria eta ekipoez, eta enpresentzako beste makina eta zerbitzuez gain.

Goi mailako enpresak dituzte ordezkaritzat arlo guztiek, zeinak maiatzean “Laugarren Industria Iraultza” delakoari onura ahalik eta handiena ateratzeko BIEMHra hurbilduko diren 50 herrialdetik gorako milaka profesionalei euren teknologia eta punta-puntako zerbitzuak aurkeztuko dizkietenen. Erakusketarien direktorioak hainbat berrikuntza interesgarri eskaintzen ditu dagoeneko, besteak beste DANOBATGROUP-en makina handien kategorian, zeinak DANOBAT-OVERBECK alemaniar filialaren IRD-400 barneko, kanpoko, aldeen eta erradioentzako artezteko makina aurkeztuko duen. SORALUCE TA-M zentroak, aldiz, ekoizpena areagotzeari zuzendutako funtzio anitzeko soluzioa aurkeztuko du, zeina fresatze, torneatze eta zuzenketa prozesu berean egiteko gai den;TRUMPF-ren TruLaser 5030 fiber, “Highspeed Eco” haizebide berriak dituen produktibitate handiko makina da. Hari esker, produkzioaren abiadura bizkortu eta mozketan erabilitako nitrogenoa % 70 arte gutxiagotzen da; edo baita Nicolás Correaren gaur arte enpresa honek garatutako aurrerapen teknologiko gehienak biltzen dituen makina ere: FOX-40. Bere espezifikazioen artean honako hauek aurkitu ahal dira: estalitako karinatua, UAD buruak, Nicolas Correak patentatutako Hirth koroa bikoitzeko teknologiarekin (0,02º), eta E5E burua, abiadura handiko bi ardatz jarraituak dituena.

NAZIOARTEKO AUKERAK ETA INBERTSIOAREN BERRESKURAPENA

Industria jardueraren hedapeneko ziklo positiboan barne aurkitzen den espainiar ekonomiak aurreikuspen interesgarriak eskaintzen dizkie atzerriko enpresei eta badira dagoeneko %47a BIEMH 2018an parte hartzearen alde egin duten atzerriko erakusketariak. Hortaz, makina, erreminta eta ekipamendu berrietan inbertitu beharrak azokako atzerriko enpresen parte-hartzea sendotu eta, ondorioz, azken urteotako markarik onena lortuko du aurten, 20 herrialdetatik etorritako markei esker: Flow Europe, Datson, Adige, BLM, Salvagnini, Mecanumeric, Matsura, Muratec, Coherente-Rofin, Marechal Electric, Amob, Adira….

Portugal izango da erakusketan ordezkaririk gehien izango duen herrialdea, Alemaniaren, Italiaren eta Frantziaren aurretik, gutxigatik bada ere. Gainera, hurrengo herrialdeetako enpresak ere hurbilduko dira: Japonia, Austria, Belgika, Bulgaria, Txina, Danimarka, Eslovakia, Estatu Batuak, Herbehereak, Israel, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Txekia, Suitza, Taiwan eta Turkia.

Atzerriko erakusketarien eta bisitarien partaidetzaren sari gisa, eta bi parametro horien joera positiboa dela eta, besteak beste, BIEMH azokak Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioaren “Nazioartekotasun osoko kontzesioa” lortu du. Urtero, entitate honek zenbait azoka saritzen ditu kanpoan duten proiekzioarengatik eta haien sustapenerako laguntza eta enpresa erakusketarientzako laguntzak onesten ditu. Kalifikazio horrez gain, BIEMHek Xabier Basañez Zuzendaritza Batzordeko kide duen UFIk emandako (Azoka Industriaren Elkarte Orokorra) Nazioarteko azoka sailkapena ere badu.

CLAIM-A, BISITARI PROFESIONALEI EGITEN ZAIEN DEIA

Industriaren egungo garapenak ekoizteko modu berriak eta merkatuari baliozko proposamenak egiteko modu berriak dakartza. Hori dela eta, “Be IN, BIEMH” bisitarientzako gonbidapena da, zuzenean, agertoki berri honetako negozio-ereduak ezagutzera hurbiltzeko eta, ondorioz, desafio nagusiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Gune bakar batean mundu mailako garapen eta joera garrantzitsuenak ikusteko aukera dela eta, izena eman duten profesionalen zerrendan sektore ugariko enpresen izenak ditu dagoeneko - automobilgintza, aeronautika, tren-industria, burdingintza, metalurgia, energia, ekipamendu-ondasunak eta baita kimikoa, farmazeutikoa eta elikadurakoa ere, besteak beste-. Batzuk aipatzearren, hurrengo enpresetako ordezkariek eskatu dute akreditazioa: Airbus, Bombardier Transportation Spain, CAF-Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, Grupo CIE Automotive, Ferrovial, Ford, Grupo Adams Food, Grupo Aciturri, Grupo Aernnova, Grupo Faes Farma, Grupo ITP, Grupo Volkswagen-Seat, Henkel Ibérica, M. Torres Diseños Industriales, Mercedes Benz, Nestlé España, Repsol, Sidenor, Siemens Gamesa eta Técnicas Reunidas

Nazioarteko mailan, erosleen delegazio-programa nabarmentzen da, zeina modu intentsiboan ari den garatzen erakusketariek esportaziorako lehentasuneko herrialde gisa dituztenetan, hau da, Alemania, Argentina, Belgika, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, Ekuador, Eslovakia, AEB, Errusia, Frantzia, India, Iran, Israel, Italia, Maroko, Mexiko, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Singapur, Hego Afrika, Tailandia eta Turkia. Azokako bisitarien taldea horietako askotan egon da dagoeneko eta agenda prestatzen ari da Alemaniara, Frantziara eta Portugalera aurki bidaiatzeko. Horrez gain, programak banatzaileen, inportatzaileen eta sektore elkarteen, ber agenteen, SPRIaren atzerriko bulegoen eta merkataritza ganberen laguntza jaso du.

SEKTORE ETA IKUSPEGI BERRIAK

BIEMH azokak fabrikazio aurreratuan plataforma lider baldintza areagotuko du gune berriekin. Hortaz, aurten BeDIGITAL ere izango da, teknologia digitalak industrian aplikatzeari zuzendutako ekitaldia. Produktuen eta zerbitzuen demostrazio praktikoa, negozio-aukera eta jakintza-transferentzia errazteko helburuarekin, BeDIGITALek gune bereiziak eskainiko ditu harreman komertzialetarako eta hitzaldietarako. Digital Talks direlakoak egiteko, hurrengo gaien inguruan ari da antolakuntza jada lanean: eraldaketa digitala, konektibitatea, big dataren analisia, zibersegurtasuna, teknologia gaitzaileak eta blockchain-a, digitalizazio-prozesuen kasu praktikoak industrian eta giza baliabideetan eta prestakuntza digitalizazio-prozesuetan. 20 enpresa baino gehiagok, horien artean aholkularitzakoak, IKTkoak eta software, informatika eta ekipamenduen enpresak, berretsi dute euren parte-hartzea.

Aldi berean, ADDIT3D azokaren 3. edizioa ere izango da. Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azokak berrikuntza oso interesgarriak eskainiko ditu aurten fabrikazio gehigarriko eta metalean inprimatzeko makinetan, Pixel Sistemas-ek bulegoetarako atera duen Metalerako Studio Systemen 3Dko inprimagailu berriak, azken pieza fabrikatzekoak, material zehatzen garapen berriak eta punta-puntako 3D eskanerrak, adibidez. Guztira 107 erakusketarik berretsi dute euren parte-hartzea. Eskaintza IMIC-International Maintenance Innovation Conference eta WORKINN Industria Enpleguaren Eztabaidagunearekin osatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak