Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nieves Terán-ek Urdaibaiko floraren eta haitzulo eta leizeei buruzko bi luburu aurkeztu ditu

2010.eko abenduak 30

Ingurumen sailburuordeak, Nieves Terán, "Urdaibaiko floraren Gida" eta "Urdaibaiko haitzulo eta leizeen Katalogoa" Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak argitaratutako liburuak aurkeztu ditu gaur Gernika-Lumon

Aurkezpen ekitaldian, liburuen egileak diren Amador Prieto eta Joseba del Villar (flora), Saguzarrak espeleologia kirol elkarteko hainbat kide (leizeak eta haitzuloak); eta Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaria den German Alonsok, parte hartu dute besteak beste.

Terán-ek azpimarratu duenez, "1984an Urdaibaiko Biosfera Erreserba izendatu zenetik 25 urte baino gehiago igaro dira, eta orain ona da ingurune horretako natura, kultur eta giza balioak zabaltzen jarraitzea".

Amador Prieto eta Joseba del Villar jaunek idatzi dute Urdaibaiko Florako Gidaliburua, eta bertan, eremu horretako barietate ugaritasuna azpimarratzen da, ze 800 landare baskular espezie eta azpiespezie aurkitu dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 220 kilometro koadroetan.

Gida horren mila ale argitaratu dira. Bertan, ingurumari horretako landareriaren berezitasuna deskribatzeaz gain, hauexek ere eskaintzen ditu: espezieak ezagutzeko formulak eta habitaten araberako espezien katalogoa, alegia, labarretan, dunetan, paduretan. Kantauriko arteetan eta abarretan.

Asociación Deportiva Espeleológica Saguzarrak elkarteak eginiko Urdaibaiko Leizeen eta Koben Katalogoaren 2.000 ale argitaratu dira.

Egileek orain arte 233 zulo aurkitu dituzte, eta askoz hegiago topa daitezke, lurazpiko hodi ugari baitaude.

Liburuak katalogoaz gain, geologi eta arkeologi ondarearen balioa uzten du agerian, eta erreserbaren lurazpiko ur inguruneari buruzko informazioa eskaintzen du, anilamien eboluzioaren erakusle.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Nieves Terán