Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

2018.eko otsailak 27

Euskadiko ekonomiak urteko % 2,9ko hazkundeari eutsi dio, Azpiazu sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren adierazi duen moduan

Euskal Gobernu Kontseiluak 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onetsi du gaur. Honen bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu duenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa.

Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”.

Dokumentuak Gizarteratzeko Kontseiluaren oniritzia du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak daude, bai eta erakunde sindikalenak, enpresa-erakundeenak, erabiltzaileenak, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektorearenak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalenak ere.

Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa: 33,7 miliii euro desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko, 19,5 milioi euro legegintzaldian zehar telelaguntzako zerbitzua emateko kontratatzera, 10,22 milio euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta hour eusteko, 4,70 milio euro gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera, 1,7 miliii euro familiako eta laneko bizitza uztartzen dituzten enpresetara, eta 500.00 euro Gizute-Segurantzaren kuotak oraintzeko diru-laguntzetara, langabezia-prestazioa ordainketa bakarrean jasotzen dutenentzat.

HAZKUNDE EKONOMIKOA

Gainera, Gobernu Kontseiluak EUSTATek jakinarazitako kontu ekonomikoekn azterketa egin du. Hauek adierazten dute euskal ekonomiak urtean hazkunde-erritmo sendoari eutsi diola, % 2,9koa 2017an. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak hazkunde horren ezaugarriak azaldu ditu  prentsaurrekoan.

Daten artean azpimarratu du enpleguakguztira, % 2,0 egin zuen gora laugarren hiruhilekoan, eta % 2,1 urtean; bi zifra horiek Gobernuak abenduan eginiko aurreikuspenetik hamarren bat gorago daude. Hau da, bilakaera oso egonkorra da, eta, horrela, “produktibitate-irabazia posible da ekonomia nabarmen orokorrerako, Estatuan oro har lortzen denaren oso gainetik”. Lortu da denbora osoko 19.000 lanpostu sortzea urte osoan, eta, urteko batez bestekoa, 935.000 enplegutik gorakoa da, 2011. urtetik zifrarik altuena.ç

Sektore guztiek izan dute eragina enpleguaren sorreran, baina bultzada handia izan dute industriak eta eraikuntzak.

PRESOEN GERTURATZEA FRANTZIAN

Bestalde, hedabideen galderei erantzunez, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekaren hitzetan, “albiste ona da” Parisen espetxeratutako ETAko bi preso Mont-de-Marsango espetxera gerturatzea, Euskaditik gertuago ekartzea, alegia. Bozeramailearen ustetan, horrek frogatzen du “gerturatzea legearen baitan egin daitekeela”.

Kataluniako alderdien artean Generalitateko presidentegaia adosteko elkarrizketen inguruko galderei erantzunez, Erkorekak adierazi du “aro berri bat” irekitzea behar dela, eta eragile politiko eta instituzionalak elkarrizketarako eta gobernu "egonkor" eta "elkarrizketa politikoa bermatzeko" gai izan behar dutela.

Azkenik, bozeramaileak bat egin du atzo Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak nazioarteko mugimendu feministaren aldarriari buruz egindako adierazpenekin, eta datorren martxoaren 8rako deitutako greba egiteko eskubidea errespetatzen duela adierazi du.  Erkorekak berretsi du Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, eta aitortu du beharrezkoa dela zuzentzea pertsonak zaindu eta etxekoei arreta ematearekin lotutako zereginen bidezko banaketa bermatzeko oraindik ere gizartean dagoen desoreka. 

 

2018-02-27 gai-zerrenda

Prentsa txostena

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @_SilviaSanz_
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @grupo_ssi: Aprobado el IV Plan Vasco de #Inclusión 2017-2021 - vía @Irekia
    https://t.co/ZcwOVLJiii

  • @grupo_ssi
    2018.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el IV Plan Vasco de #Inclusión 2017-2021 - vía @Irekia
    https://t.co/ZcwOVLJiii

  • @caritas_bizkaia
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @OTSBizkaia: El Gobierno Vasco aprueba el IV Plan Vasco de Inclusión 2017-2021... https://t.co/VMPyzk48Or

  • @OTSBizkaia
    2018.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el IV Plan Vasco de Inclusión 2017-2021... https://t.co/VMPyzk48Or

Ekitaldiko kargudunak