Eu

Retinosis Araba Begisare Elkartea jaio da

2018.eko otsailak 24
  • Retinosis Araba Begisare sortu da, Arabako lurralde historikoan erretinosi pigmentarioak eragindakoen elkartea.
  • Helburua gaixotasun honek pairatzen dituen pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako bere asmoa informazio espezifikoarekin laguntza zerbitzua ematea, jarduera sozial, kulturalak eta hezigarriak antolatzea da,  bazkideen arteko interakzioan laguntza emanez.

 

 Zuregana zuzentzen gara sortu berria den Retinosis Araba Begisare Elkartea aurkezteko. Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Arabako elkarte hau, pertsona-talde txiki baten ekimenaz jaio da, azken urteotan Retinosis Gipuzkoa Begisareren jardueretan parte hartu izan du eta Arabako probintziako afektatuei zerbitzu egitea eta laguntza ematea beharrezkoa aurkitu du.

 

Helburua gaixotasun honek pairatzen dituen pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako, bere asmoa informazio espezifikoarekin laguntza zerbitzua ematea, jarduera sozial, kulturalak eta hezigarriak antolatzea da, horrela bazkideen arteko interakzioan laguntza emanez. Garrantzizkoa ikusten dute zientziari lotuta egotea, ikusmen-osasunaren profesionalen eta ikertzaileen arteko loturak sortuz, hauen eta pertsona afektatuen arteko lotura gisa balio izanez. Gure kudeaketan gardentasunari emango diogun garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaiguke, boluntarioengan oinarritutako funtzionamenduari eta baita irabaziak jasotzeko salbuetsiak egoteari ere.

 Retinosis Gipuzkoa Begisare eta Retina Bizkaia Begisareren laguntza daukate, beraiekin logotipoko marka irudia partekatzen dute eta zenbait jarduera elkarrekin batera egingo dituzte.

 Zuzendaritza-batzordearen buru Valentín Simón González izango da, lehendakariordetza Diego Solano Marroyoren kontu egongo da, Erkuden Larrauri Ruiz de Arbulok elkartearen idazkaritza lanak egingo ditu, eta Estíbaliz Simón González diruzaintzaz arduratuko da. Guztiak Erretinosi Pigmentarioak eragindakoak dira.

 Zer dira Erretinosi Pigmentarioa?

 Erretinosi Pigmentarioa endekapenezko ikusmen-gaixotasunen multzo bat da, ikusmen-gaitasunaren gutxitze larria ez ezik, itsutasuna ere dakar. Gaixotasunak jatorri genetikoa du, eragindakoen ia %50ak gaixotasuna pairatzen duen seniderik ezagutu ez arren.

 Maiz ematen diren sintomak hurrengo hauek dira:

  • Gaueko itsutasuna.
  • Ikus-eremuaren pixkanakako txikiagotzea.
  • Itsualdiak.
  • Ikusmen zorroztasunaren galera.
  • Kolore eta kontrasteak antzeman eta bereizteko zailtasuna.

 Badirudi Erretinosi Pigmentarioak 3.000/4.000 biztanletik bati eragiten diola. Beraz, Araban 80-110 eragindakoak izango dira.

 Orain arte, sendatzeko inolako tratamendurik ez egon arren, jarraikako ikerkuntza da gaixotasuna sendatu edo gutxienez gelditzeko terapiak garatzeko modurik hoberena.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @amajoki
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @begisare: Retinosis Araba Begisare Elkartea jaio da https://t.co/xxJxbTIGwa

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Valentín Simón