Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa, aurtengo urterako, 15 milioi euro baino gehiagokoa da

2018.eko otsailak 23

2018rako laguntzak eta diru-laguntzak lau arlo handiri daude lotuta:osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea; adikzioak prebenitzea eta horiei arreta ematea eta arriskuak eta kalteak murriztea; ikerketa eta berrikuntza, eta profesionalak

 

Osasun Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa, aurtengo urterako, 15,7 milioi eurokoa da; onetsi berri da. Dokumentu hau plangintza-tresna da; horren bidez, Sailaren helburua osasuna sustatzea da eta, horretarako, diru-laguntzak ematea, 2013-2020rako Osasun Planaren helburuen eta 2017-2020rako Euskadirako arreta soziosanitarioko ildo estrategikoen esparruan. Horrela, pertsonak eta Euskadiren osasun-eredua oinarritzen duten printzipioak, unibertsaltasuna, elkartasuna, zuzentasuna, zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta herritarren parte-hartzea ardatz nagusitzat hartuta, Osasun Sailak konpromisoa hartu du, urteotan, Euskadin bizi diren pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko, eta modu jasangarrian, eraginkortasunean eta etengabean egiteko, osasuna eta horretan eragiten dutenak modu integralean ulertuz.

Era berean, osasuna hobetzeko helburuak osasun-zerbitzuen ikerketa eta eremu horretako esku-hartzeen eraginkortasunaren ebaluazioa ere jasotzen ditu, eta gizarte- eta osasun-interes esanguratsuko gaixotasunak ditu kontuan, bai eta morbilitate anitzak eta prozesu kronikoek eragindako gaixotasun-karga ere.

Testuinguru horretan, dokumentuak Osasun Sailaren diru-laguntza jarduera jaso du. Hura lau arlo handitan zentratzen da, eta, guztira, 15,7 milioi euro ditu:

  • Osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea
  • Adikzioak prebenitzea eta horiei arreta ematea eta arriskuak eta kalteak murriztea
  • Ikerketa eta berrikuntza
  • Profesionalak

Zehazki, osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko arloan, GIB/Hiesaren eremuan, sexu-transmisioaren eta C hepatitisaren eremuan diru-laguntzak jasotzen dira; toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko laguntzak; ikasleen artean morbilitate aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko elkarte eta kooperatibentzako laguntzak; preskribatutako tratamendu medikoei atxikitzeari bide emateko laguntzak; eta gaixoen elkarteentzako diru-laguntzak.

Adikzioak prebenitzeko eta horiei arreta emateko eta arriskuak eta kalteak murrizteko eremuan, erakunde eta entitateentzako diru-laguntzak aurreikusten dira, eta ekipo teknikoak sortzeko eta mantentzeko laguntza ekonomikoak, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduketa-eremu horietan portaera osasungarriak sustatzeko ere.

Ikerketan eta Berrikuntzan laguntzak osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuei lotuta daude, hainbat arlotako ikerketarako eta berrikuntzarako entitateei.

Azkenik, profesionalen arloan, diru-laguntzak eta laguntzak osasun-eremuko profesionalen prestakuntza-beketara bideratuko dira, lanbide-erakundeetara, osasun-eremuan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteetara eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko entitate zientifikoetara, langileen etengabeko prestakuntza-jardueren funtzionamendurako eta antolaketarako.

 

Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa, aurtengo urterako, 15 milioi euro baino gehiagokoa da ➕ https://t.co/9weHIU8H5V

  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    El Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Salud para este año asciende a más de 15 millones de euros ➕ https://t.co/kN3FaFxPHL