Berriak Lehendakaritza
Eu

Erribera Beitian Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen parte hartu du Lehendakariak

2018.eko otsailak 24

Erribera Beitian (Araba) Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen parte hartu du gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. Ekitaldian izan dira gainera Pilar García Salazar diputatu nagusiordea, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegi, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui, Erribera Beitiako alkate Miren Josebe Santa María, eta baita herritar batzuk ere, zuhaitzari aurreneko palakadak botatzen landaketa sinboliko honetan parte hartu dutenak. 

Ekitaldia kimuaren lapurreta dela eta atzeratu behar izan da baina Bizkaiako Diputazioak Erandion dituen mintegietara jo ondoren landaketa burutu ahal izan da. 

Alkateak karguan aurretik izandako Peio Ruiz aipatu du hari esker ona erakusteko. Izan ere, joan den urtean Gernikan bisitaldi bat egin zuenean ezagutzera eman zuen hark Bizkaiko Batzar Nagusien konpromisoa, "Euskal Herriak Araban egiten duen mugan" Gernikako arbolaren kimu bat landatzekoa. Ana Otadui lehendakariak ere hartu du hitza ekitaldian.

Kimua landatzean Gernikako Arbola abestu du Erribera Beitiako abesbatzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak