Berriak Segurtasuna
Eu

834 izangaik gainditu dituzte Ertzaintzaren 27. promozioaren hautespen-prozesuko lehen bi probak

2018.eko otsailak 24

Gaur goizean Barakaldoko BECera bertaratu diren 2.636 izangaietatik

Guztira bi sexutako 834 gaztek gainditu dituzte gaur goizean Barakaldoko BECen egin diren Ertzaintzaren 27. promozioaren hautespen-prozesuko lehen bi probak —psikoteknikoa eta ezagutzak—.Bere garaian 3.486 lagunek eman zuten prozesu horretan parte hartzeko izena, eta horietatik 2.636 bertaratu dira gaur goizean egin diren lehen probetara. Hautespen-prozesuaren lehen fase hori gainditu ostean, izangaiek hurrengo asteetan egin beharko dituzte gainerako probak, barnean direla proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egiten den Ertzaintzan sartzeko oinarrizko ikastaroan parte hartzeko hautatuko dituzte.

Bi sexutako 3.486 gaztek formalizatu zuten Ertzaintzaren 27. promozioa osatuko duten 300 plazetarako hautespen-prozesuan parte hartzeko inskripzioa. Izena emateko epea joan den urtarrilaren 31n amaitu zen. Horietatik, % 74 gizonezkoak ziren eta % 26 emakumezkoak.

Gaur goizean, 2.636 gazte bertaratu dira BECera, ezagutzak eta gaitasunak egiaztatzera zuzendutako lehen bi probak egiteko.

834(e)k gainditu dituzte gaur goizeko probak, eta, hortaz, hautespen-prozesuaren hurrengo fasera pasako dira. Hurrengo fasearen barruan daude proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala. Hautespen-prozesu osoa gainditu, eta 300 plazetako bat lortzen dutenek, ondoren, prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Ikastaroa nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.  

Ertzaintzaren 27. promozioa osatzeko prozesuaren helburua da Ertzaintzaren plantilla mantentzea Segurtasun Batzordeak erabakitako 8.000 agentetan eta, hartara, erakunde horretako belaunaldi-berrikuntzako prozesua gauzatzea —hurrengo urteetan izango du punturik gorenena—.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    834 aspirantes superan las dos primeras pruebas del proceso de selección de la 27 Promoción de la Ertzaintza... https://t.co/1ajnGbSUR5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak