Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak atsekabe handia azaldu du Brigada Mugikorreko agentearen heriotzaren ondorioz

2018.eko otsailak 23
Lasaitasuna eskatu du Ertzaintzarentzat tristura handikoa den une honetan
 
Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Segurtasun Saileko eta Ertzaintzako gainerako arduradunek haien atsekabea eta sumina adierazi nahi dute, Brigada Mugikorreko Inocencio Alonso García agentearen heriotzaren ondoren. Era berean, lasaitasuna eskatu dute, euskal poliziaren familia osoarentzat hain zaila den une honi aurre egiteko. Sailak doluminak helarazi nahi dizkie familiakoei, Brigada Mugikorrari eta Ertzaintzaren osotasunari, eta orain arte jasotako dolumin-mezuak eskertu nahi ditu.

Inocencio Alonso agentea, 51 urtekoa eta Ermuko (Bizkaia) herritarra, bat-batean ondoezik sentitu da gaur gauean Bilbaon, San Mames futbol-zelaiaren inguruan, izan diren istilu larrietan.

Osasun-etxe batera berehala eraman duten arren, bihotz-birikak geldirik zituela iritsi da ospitalera. Osakidetza ? Euskal Osasun Zerbitzuak ? eman duen aurretiazko txostenaren arabera, agentea bihotz-birikak geldirik zituela iritsi da Basurtoko Ospitalera, eta geldialdi hori ez zegoen inolako traumatismorekin lotuta. Suspertzeko ahaleginean ordubete baino gehiago eman ondoren hil da.

Ertzaintzak segurtasun publikoa bermatzeko munta handiko dispositiboa ezarri zuen atzo gaueko futbol-partidaren inguruan, kirol-erakundeek arrisku handiko partidatzat jotzen baitzuten. Dispositibo horretan partidak segurtasunaren inguruan izan zitzakeen eragin guztiak aurreikusi ziren, partidaren aurreko egunetan, partidaren aurretik, partidaren unean eta partidaren ondoren.

Zailtasunak zailtasun, dispositiboari esker guztia normaltasunez bideratzen ari zen egoera larriaren unera arte. Bi taldeetako jarraitzaile biolentoek eragindako istilu larriak ere berehala moztu ziren. Istiluetan nahastuta zeuden bost lagun atxilotu, eta polizia-dependentzietara eraman zituzten. 

Era berean, gertakarien aurretik, istiluetarako prestatutako objektuak (borra luzagarriak, ukabil amerikarrak, harriz betetako poltsak, labainak eta abar) zeramatzaten zenbait pertsona identifikatu zituzten.

Sailak, azkenik, dispositiboko ertzainen profesionaltasuna nabarmendu nahi du, lankidearen heriotza gertatu bazen ere, lanean jarraitu baitzuten Bilboko kaleetako segurtasuna bermatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak