Berriak Kultura
Eu

Kultura-bonuaren ia %100 dagoeneko salduta

2010.eko abenduak 29

7.000 bonu gehiago atera dira, eskariari erantzuteko

Aurtengo kanpainako kultura-bonuaren salmenta bukatzear dago, zeren eta, aurrezki-kutxek atzo eguerdiko egoerari buruz emaniko datuen arabera, Eusko Jaurlaritzak abiatutako programan jaulki diren 59.000 bonuetatik %97,87 jadanik salduta baitago. Eskaera ikusirik, Eusko Jaurlaritzak beste 7.000 bonu atera zituen, 105.000 euroko ekarpen berezi bati esker.

Kultura-bonuaren salmenta kudeatzen duten entitateek emandako datuen arabera (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Vital Kutxa), atzo eguerdirako 57.744 bonu salduta zeuden, honako banaketarekin:

 

KULTURA-BONUAREN SALMENTA

(2010-12-28 - 12:00ETAN)

 

Emandako bonuak

%

Saldutako bonuak

Guztiaren %

Kutxako %

VITAL

10.800

18,31

10.256

17,38

94,26

KUTXA

14.040

23,80

13.328

22,58

94,93

BBK

34.160

57,90

34.160

57,90

100

GUZTIRA

59.000

100

57.744

97,87

 

 

Aurten 780.000 euro bideratuak zituen Eusko Jaurlaritzak Kultura-bonuaren kanpainarako, hau da, 52.000 bonu salgai. Herritarren eskaria ikusita, Kultura Sailak hasierako kopuru horri 105.000 euro gehiago eranstea lortu du, eta horren ondorioz 7.000 bonu gehiago jarri dira BBKren eta Gipuzkoa Donostia Kutxaren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta Caja Vital Kutxaren salmenta elektronikorako zerbitzuaren bidez, interneten.

Gogorarazi nahi dugu oraindik zabalik dagoela Eitb.com-ekin eta Kulturklik-ekin elkarlanean prestaturiko Interneteko lehiaketa, alegia, bideo-spot lehiaketa bat bonua publizitatzeko, izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak birsortzeko, eta, oro har, kulturaren kontsumoa jolaseko, aberaste pertsonaleko eta garapen kulturaleko iturri moduan sustatzeko. Bideoek 40 segundotik beherako iraupena izango dute, eta web horretatik xede horretarako deskargatu ahal izango diren azala eta ginglea erantsiz editatuta egon beharko dira.

3.000 euroko sari bat ezarri da spot onenarentzat, eta 2.000 euroko beste bat, bigarren sailkatuarentzat. Beste bi sari-modalitate ere egongo dira: ikusleen saria, eitb.com-en bidezko spot bozkatuenerako (1.000 euroko saria) eta 200na euroko beste bi sari (40 euroko bost bonu) bozkatzaileen artean zozketatzeko.

Data garrantzitsuak

Bonuak 2011ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahal izango dira, programari atxikitako 366 saltokietan soilik (horrek %27,53ko gehikuntza dakar iazkoaren aldean). Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango. Programari atxikitako establezimenduek jasotzen dituzten bonuak dirutan trukatu ahal izango dituzte, aukeratzen diren finantza-entitateetan, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean. Behin epea igaroz gero, bonuak ezingo dira dirutan trukatu entitate kolaboratzaileetan.

Esan behar da, azkenik, Kultura Sailaren 2011rako aurrekontu-proiektuan jadanik jasota dagoela Kultura-bonuarentzako diru-partida bat eta, horrenbestez sendotu egiten dela iaz ohiz kanpoko modu batean hasitako apustu hau, alegia, bizi ditugun garai kezkagarriotan, kultura-sektorea sustatzeko eta babesteko apustua, sektorearen zentzu zabalean, sortzaileengandik hasi eta herritarrenganaino, erakusketa eta salmenta kanal guztietatik igarota.

Iruzkin bat
  • #LV
    2011.eko abenduak 08

    Donde puedo encontrar el proyecto completo de "Bono Cultura" para poder analizarlo, y ver si podemos analizarlo en nuestro municipio.
    Saludos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)