Eu

Eusko Jaurlaritzak Valentziako mintegi batean aurkeztu du Euskadiko tokiko gobernuaren eredu berezi, aurrerakoi eta arrakastatsua

2018.eko otsailak 22
  • Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazakok eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobek Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak arautzen duentokiko gobernuaren euskal eredua azaldu dute, gaur arratsaldean, parte hartu duten mintegi batean

 

Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazakok eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari Elixabete Etxanobek Valentziako Generalitateak eta Valentziako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FVMP) antolatutako “Hacia un nuevo gobierno local” mintegian hartu dute parte gaur arratsaldean.

Mintegia gaur, osteguna, eta bihar egingo da, Valentziako Bancaixa Fundazioan. Bertan, Valentziako egungo toki-erregimenaren arazoak diagnostikatu, eta gaur egun indarrean dauden beste eredu arrakastatsu batzuk aztertuko dira.

Horren harira, Eusko Jaurlaritzak toki-erregimenaren arloan duen esperientzia azaldu du, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean aurreikusitako euskal ereduaren azterketa zehatza egin du.

Erakunde Harremanetarako sailburuorde Peru Bazakok Euskadiko erakunde-egitura eta tokiko autonomiaren defentsari lotutako zenbait alderdi azaldu ditu. Adierazi duenez, “gure legearen funtsezko helburua hiru erakunde-mailen, hots, Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundien eta toki-erakundeen arteko oreka ezartzen saiatzea da”.

Peru Bazakok euskal udalerriek betetzen duten zeregina defendatu du, eta, adierazi duenez, “Legean, udalerriak benetako “tokiko gobernutzat” hartzen dira. Euskadin, erakunde-zeregin garrantzitsua esleitzen zaie, Estatuko erregulazioetan ezarritakoarekin alderatu ezin dena”.

Foroaren bi egun hauetan, tokiko kudeaketa publikoaren erronkak aztertuko dira, eta honako hauek ere parte hartzea dago aurreikusita: Valentziako Generalitateko Toki Administrazioko zuzendari nagusi Antoni Such Botella, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko presidente Abel Caballero, Castellón de la Planako alkate Amparo Marco, Alacanteko alkate Gabriel Echávarri, Alcobendasko Udaleko Herritarren Parte-hartzeko zuzendariorde Javier Arteaga eta Valentziako Unibertsitateko Etika eta Filosofia Politikoko katedradun Adela Cortina. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak