Eu

Nekaturrek lehen mailako helmuga turistiko bihurtu du euskal landa ingurunea

2018.eko otsailak 22

Nekatur Euskadiko Nekazaritza turismoak eta Landa Etxeen Elkarteak urteko batzarra egin du gaur, hiru lurralde historikoetan dituen bazkide guztiekin.

Nekaturrek landa inguruneko turismo iraunkor eta lehiakorraren alde egiten du lan, aldi berean baserri mundua hiri mundura hurbiltzeko lan garrantzitsua eginda. Elkarteak bere eskaintza berritzen eta dibertsifikatzen jakin du, eta euskal landa ingurunean oinarrituta dauden beste produktu turistiko batzuen transmisio uhala bihurtu da, hala nola nekazaritza ustiategietako eta upategietako bisitena eta dastaketena. 27 urteko ibilbidean, Nekaturrek lortu du landa ingurunea lehen mailako helmuga turistiko bihurtzea.

Batzarrari hasiera ematen, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz egon da, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearen eta landa ingurunearen garapenerako markatu dituen hainbat helburuetan jasotzen dela Nekaturren lana.

Oroz sailburuordeak emakumearen zeregina ere azpimarratu du, Euskadiko nekazaritzako turismoko eta landa turismoko establezimenduen sustatzailea den heinean; izan ere, datuen arabera, eremu horretan enpleguaren %70 baino gehiago emakumeena da.

Erakundeen eta agenteen arteko lankidetza landa sektore lehiakorragoa lortzeko

Azken urte honetan aurrera egin da Euskadiko baserri eta nekazaritza eremuko ehunaren zainketa bultzatzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Hazik, esaterako, eragile batzuekin, hala nola Nekaturrekin eta LGE-ekin lankidetzan arituta. Lankidetza horrek, gainera, landa turismoaren ahalmenak sakon garatu eta garapen sozioekonomikoa eragiteko aukera ematen du, nekazaritza jarduera osatuta baina, orokorrean, euskal landa ingurunea helmuga turistikoa eta esperientziarako gunea izan dadin beharrezkoa den testuingurua sortuta.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Nekatur ha convertido el medio rural vasco en destino turístico de primera línea https://t.co/tGlccSkU3b

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak