Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den Tecnum Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak

2018.eko otsailak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Bilbon gertatutako liskarrak kondenatu ditu Lehendakariak eta bere solidaritatea erakutsi die hildako agentearen senideei eta Ertzaintzari, haien “jardunbide profesionala eta egokia” nabarmenduz

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José lagun zituela itxi du gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak Tecnum Enplegu Foroa, enpresak eta Ingeniaritzako azken kurtsoetako ikasleak elkartzeko balio izan duena, haiei lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Unibertsitatearekin eta enpresekin elkarlanean aritzearen alde Eusko Jaurlaritzak hartua duen konpromisoa nabarmendu du, gazteen prestakuntza hobetzeko, haiei enplegu bat errazteko eta enplegu hori kalitatekoa izateko.

Itxiera-ekitaldiari hasiera eman aurretik, Lehendariak Bilbon hildako ertzaina gogoratu du. Lehendakariak bere atsekabea eta solidaritatea adierazi dizkie hildakoaren senideei eta gertukoei, baita Ertzaintzako agente guztiei ere. Bestalde, nabarmendu egin du atzo garatutako “jardunbide profesionala eta egokia”.

Gainera, Lehendakariak kondenatu egin ditu gertatutako liskarrak, "jende zintzoa beldurraraztea, beste helbururik ez duten anker batzuek" eragindakoak.

Lehendakariak gogora ekarri duenez, euskal Exekutiboak bere gain hartu du 2020rako 20.000 gaztek euren aurreneko lan-esperientzia izan dezaten lortzeko erronka, eta joan den urtean dagoeneko 6.700 gaztek lortu zuten abian jarritako programa desberdinen bitartez. Hartutako neurrien artean, Urkulluk aipatu dituenak izan dira Prestakuntza Dualeko zenbait esperientzia, nazioarteko beken programak, euskal enpresek egindako kontratazioak atzerrian, eta “junior kooperatibak” bultzatu izana, Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektuan jasotakoak.

Bestalde, Lehendakariak beharrezkotzat jotzen du “funtzio publikoaren ateak belaunaldi berriei irekitzea”, eta horretarako 13.500 plaza eskainiko dira datozen hiru urteetan.

ELKARRALDIA ENPRESEN ETA IKASLEEN ARTEAN

70etik gora enpresa nazional eta nazioarteko –hamar sektoretako enpresak– bildu dira Nafarroako Unibertsitateko Tecnum Enplegu Foro honetan. Joan den urtean, Tecnumek jakinarazi duenez, parte hartu zuten 400 ikasleetatik % 50ek baino gehiagok aurkitu zuten lana foroan. Bertan, aurkezpenak, elkarrizketak eta erreklutamendu-prozesuak egiten dituzte enpresek.

Lehendakariak aukera izan du enpresen erakustoki desberdinak bisitatzeko eta ikasleekin eta konpainia horien ordezkariekin iritziak trukatzeko. Itxiera-ekitaldian izan dira gainera, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero, Tecnumeko zuzendari Raúl Antón, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpurua, Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandia, eta Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkue.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asun_cantera
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den @tecnun Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak ➡︎ https://t.co/IjKN2nbMcI

  • @AElorza95
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den @tecnun Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak ➡︎ https://t.co/IjKN2nbMcI

  • @EndiS17
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den @tecnun Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak ➡︎ https://t.co/IjKN2nbMcI

  • @MikelGomezA
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den @tecnun Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak ➡︎ https://t.co/IjKN2nbMcI

  • @tecnun
    2018.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Enpresen eta Ingeniaritzako ikasleen elkargune izan den @tecnun Enplegu Foroa itxi du Lehendakariak ➡︎ https://t.co/IjKN2nbMcI

Ekitaldiko kargudunak