Eu

Santa Klarako pasonibela kentzeko obren azken fasea hasi da

2018.eko otsailak 22
  • Dagoeneko Santa Klara kaleko arrapalaren lehen zatia ikusi daiteke
  • ETSko zuzendari orokorra, Aitor Garitano eta alkatea, Xabier Txurruka, fase zailena amaitu dela azaldu dute

Santa Klarako

Santa Klarako pasonibela kentzeko obrak azken fasera iritsi dira. Fase honetan trenbidearen azpian sartuko den hormigoizko kaxaren obrak burutuko dira. Zerbitzua martxan jartzean bertatik igaroko dira zarauztarrak.

Urte bat igaro da Santa Klarako pasonibela kentzeko obrak hasi zirela eta Euskal Trenbide Sareako (ETS) zuzendari orokorra, Aitor Garitano eta Zarauzko alkate, Xabier Txurruka obrak bisitatzen aritu dira hilabete hauetako balorazioa egiteko eta “lan zailenak” amaitu direla jakinarazi dute.

Izan ere, urte honetan paso berriaren egituraren obrak burutzeko beharrezkoak ziren lurra libre uzteko azpiegituren desbideratzeak egin dira. Prentsaurrekoa Santa Klara kalean bertan eskaini dute eta bertan dagoeneko ikusi daiteke hormigoizko egitura eta arrapalaren lehen zatia.

Hala, trenbidearen hegoaldeko lanak aurreikusitako plangintzaren barruan ari dira burutzen. Honela, piloteak, zimenduak jarri dira eta kanalizazioen desbideratzeak egin dira guztia prest egon dadin trenbidearen azpitik igaroko den hormigoizko kaxa eraikitzen hasteko.  

“Santa Klara aldean dagoeneko ikusi daiteke trenbidearen alde honetatik irisgarritasuna bermatuko duen arrapalaren lehen zatia. Argi utzi nahi dut proiektuak hasieratik izan dituela arrapalak trenbidearen bi alboetatik. Komunikabideen iritzi espazioetan kontrakoa aditzera eman nahi izan duenak, gezurra esan du”, adierazi du alkateak.

Garitanok, bere aldetik, obrak teknikoki dituen konplexutasunak nabarmendu ditu, “hiri barruko gune batean lan egin behar izan dugulako, gertu dauden eraikinak direla eta beharrezko neurri guztiak hartuz, segurtasunari lehentasuna emanaz eta gainera, tren zerbitzua mantenduz. Zentzu  honetan, inguruan bizi diren herritarren elkar ulertzea eta jarrera nabarmendu nahi ditut. Izan ere, obrek beti sortzen dituzte eragozpenak, nahiz eta argi geratu zonalde honen egoera hobetuko dela, batez ere segurtasuna, pasonibela kentzean, bai oinezkoentzat eta baita trenarentzat ere.

Zentzu honetan, aste honetan zimentazio sistema berri batekin hasi dira San Frantzisko kaleko aldean. Makinen errendimenduaren arabera ikusiko da lanak hasien emandako epean bukatzerik dagoen.

Herrikobarra eta San Frantziskoren oinezkotzea

Halaber, alkateak gogoratu du Udalak laster esleituko dituela Herrikobarra (Iturribideren biderugutzetik) eta San Frantzisko (Zigordiaren bidegurutzeraino) oinezkotzeko obrak. “Guztia aurreikusi bezala badoa, bi obrak, pasonibela kendu eta lur azpiko igarobidea eraikitzekoak eta oinezkotzea aldi berean amaituko dira. Beraz, aurten, 2018an, Santa Klara eta San Frantzisko kaleen itxura erabat aldatuko da, oinezkoen mugikortasuna eta segurtasunaren mesederako”, gaineratu du alkateak.

Ezaugarri teknikoak

Proiektuak lur azpiko igarobidea jartzeko hormigoizko kaxa bat egitea jasotzen du. Egungo San Frantzisko eta Santa Klara kaleen eta kaxaren arteko desnibela arrapala eta eskailerei esker gaindituko da. Arrapalei mugikortasun urria duten pertsonentzat guztiz irisgarria izango da igarobidea.

San Frantzisko kaleko sarbidetik, gainera, eskailerak jarriko dira Geltoki eta Herrikobarra kaleetara azkarrago ateratzeko. Azkenik, pasonibelaren seinaleak kendu eta itxiko da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IratxeZorrozua
    2018.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las obras de supresión del paso a nivel de Santa Klara (Zarautz) afrontan su fase definitiva ➡ https://t.co/yoZ88OUYCL https://

  • @XabiTxurruka
    2018.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las obras de supresión del paso a nivel de Santa Klara (Zarautz) afrontan su fase definitiva ➡ https://t.co/yoZ88OUYCL https://

  • @eajpnvzarautz
    2018.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las obras de supresión del paso a nivel de Santa Klara (Zarautz) afrontan su fase definitiva ➡ https://t.co/yoZ88OUYCL https://

Ekitaldiko kargudunak