Berriak Osasuna
qrcode

3.300 euskaldunek baino gehiagok beren medikazioa beste autonomia erkidego batzuetako botiketan hartu dute euskadiko errezeta elektroniko elkarreragingarriaren lehen hilean

2018-02-16

Guztira, 8.516 medikamentu hartu dira, gehienak Gaztela eta Leonen, Errioxan, Nafarroan, Valentziako Erkidegoan eta Nafarroan

Era berean, euskal farmazietan 1.745 medikamentu eman zaizkie beste autonomia-erkidego batzuetako 688 pazienteri

Aurten, otsailean, Euskadin 140 milioi errezeta elektroniko egin dira

 

Abian jarri zenetik, pasa den urtarrilaren 12an, Euskadin errezeta elektroniko elkarreragingarriaren sistema, guztira 3.308 euskaldunek beren medikazioa sistema honetan dauden beste autonomia-erkidego batzuetako botiketan hartu dute; guztiak daude sistema honen barruan, Madril, Katalunia, Andaluzia, Balearrak eta Ceuta eta Melilla izan ezik.

Horrela, euskal e-rezeta elkarreragingarri horren lehen hilean, 8.500 medikamentu baino gehiago eman zaizkie euskaldunei, 9 autonomia-erkidegotako botiketako bulegoetan. Gaztela eta Leon izan da medikamentu gehien eman duen autonomia-erkidegoa, 3.070, gero Errioxa (1.469), Nafarroa (1.184) eta Valentziako Erkidegoa (925). Euskaldunek ere e-rezeta elkarreragingarria erabili dute Kantabrian, Asturiasen, Kanarietan, Gaztela-Mantxan eta Murtzian.

Era berean, euskal botiken 354 bulegok elkarreragingarritasun sistema duten autonomia-erkidego horietako 688 pazienteri eman diete arreta, eta, guztira, 1.745 medikamentu banatu dituzte: 446 Araban, 881 Bizkaian eta 417 Gipuzkoan. Euskadin medikazioa hartu duten paziente guztietatik, gehienak, 592, Gaztela Leongoak izan dira, 246 Nafarroakoak, 159 Extremadurakoak eta 139 Valentziako Erkidegokoak.

Jon Darpón Osasun sailburuaren hitzen arabera: “errezeta elektroniko elkarreragingarria aurrerapen handia da gure herritarrentzat.Botika-prestazioa eta osasun-asistentzia hobetzen ditu: medikamentua egoki eta arrazoiz erabiltzeko bide ematen du; medikamentuak eskuratzea arinagoa da, tratamenduak preskribatu ondoren osasun-zentroetara bisitak egitea saihesten duelako; errezetak ezin dira galdu, paperezko formatuarekin gertatzen zen bezala; eta saihestu egiten da medikamentuak pilatzea luzaroan”, esan du Jon Darpón sailburuak. Halaber erabiltzaileen erosotasuna ere aipatu du, baina, batik bat, beren segurtasuna, izan ere, beren jatorrizko osasun-zentroetan medikuek emandako tratamenduak emango dizkiete.

Orain arte, pertsona bat beste autonomia-erkidego batera joaten zenean eta tratamendu kronikoa zeukanean, aurretik bere osasun-zentrora joan behar zuen eta bertan inprimatzen zizkioten zegozkion errezetak. Gehienez inprimatu zitekeen errezeta-kopurua hiru hileko aldiari zegokion. Euskaditik kanpora denbora gehiago egonez gero, berriro joan behar zinen zure udalerriko osasun-zentrora, errezetak berriro preskribatzeko eta inprimatzeko.

Orain, e-rezeta elkarreragingarriaren bidez, medikazioa eskuratu daiteke, atxikitako autonomia-erkidegoetako botiketako edozein bulegotan, zehazki euskal botiketan egiten den bezala, Banakako Osasun Txartela aurkeztuz.

 

140 milioi e-rezeta Euskadin

Errezeta Elektronikoa Euskadiko Osasun Sisteman 2013ko abenduan amaitu zen zabaltzen, eta, aurtengo otsailean, 140 milioi errezeta elektroniko baino gehiago eman dira.

Sistema hori ezarri zenetik, Osakidetzako ospitaleek eta lehen mailako eta osasun mentaleko arreta-zentro guztiek, euskal botikekin batera, Errezeta Elektronikoarekin lan egiten dute.

2017. urtearen erdialdean, errezeta elektronikoa, Osakidetzaren Historia Klinikoarekin batera, Euskadiko adinekoen 300 egoitzetan ere ezarri zen.

Orain, elkarreragingarritasuna indarrean sartu da, eta, horrela, itxi egiten da Errezeta Elektronikoaren funtzionamendu integralaren zirkulua. Zalantzarik gabe, aurrerapausoa izan da, pertsonen zerbitzura dagoen gure osasun-sistema modernizatzen jarraitzeko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 16a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan