
0
Beatriz Artolazabal´ek Lasarteko (Gipuzkoa) Lanbideren zerbitzuaren kudeaketa eta hobekuntza-prozesua aztertu ditu
Lasarte-Oria 21 02 18
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak topaketa izan du Lanbidek Lasarten (Gipuzkoa) dituen bi bulegoetako arduradunekin, horien kudeaketaz jarduteko. Lanbide-Lasarteko zuzendariak Artolazabal sailburuari eguneroko lanari buruzko zenbait konturen berri eman dio, Euskal Enplegu Zerbitzuan egiten ari den hobekuntza-prozesuaren barruan. Lanbidek, Lasarten, hamar mila pertsona inguruko kolektiboari ematen dio arreta. Topaketan, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak eta Néstor Aranak ere parte hartu dute
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan