Eu

Zianuroa izan zen Deba ibaian ehunka arrain hil zituenak, egunean hartutako laginen analisien emaitzen arabera

2018.eko otsailak 20
  • Isurketa gertatu eta hurrengo egunetan hartutako lagin berrietan ez da jada zianurorik atzeman izan

Zianuroa atzeman da Gipuzkoako Foru Aldundiak arrain hilak ikusi ziren egun berean hartutako laginetan: balio nabarmeneko urrats berri bat isurketaren iturria zehaztu ahal izateko.

Gaur arratsaldean inguruko enpresen ikuskatzeak jarraitu behar du, eta lagin berriak hartu behar dira bertan. Ikuskaritza-lanok Ertzaintza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza estuan ari dira egiten.

Aurreko astelehenean, hilak 12, 112 SOS Deia-ek jakinarazi zuen Soraluzen, Deba ibaian, arrain hilak atzeman zirela. Harrezkeroztik, Ertzaintzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta URAK lanean jardun dira balizko isurketaren jatorria zehazte aldera. Isurketa horrek arrainen hiltzea sortu zuen Soraluzetik Bergararaino doan Deba ibaiaren tartean. 

Isurketa gertatu eta hurrengo egunetan hartutako lagin berrietan ez da jada zianurorik atzeman izan.

Herritarrei gogorazten zaie ezinbestekoa dela 112ra deitzea ibaian ez-ohiko isurketa bat bezalako gertakariren bat ikusitakoan. Izan ere, bide eraginkorrena da protokoloak abiarazteko: lehena, balizko erasana gutxiarazteko; eta, bigarren, balizko jatorri eta erantzuleak zeintzuk diren zehazteko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko martxoak 03

    Ezin dut sinestu oraindik ez dakizuela nor izan den isurketa egin duena.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak