Eu

ESS Bilbao-ko Kontseilu Errektoreak zuzendari exekutibo berria izendatu du

2018.eko otsailak 21

Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu espainiarrak Mario Pérez-en hautapena adostu dute

ESS Bilbao-ko Kontseilu Errektoreak Mario Pérez izendatu du zentroaren zuzendari exekutibo. Horrela azaldu dute gaur Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Carmen Vela, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Estatu Idazkariak Lakuan eman duten prentsaurrekoan.

Zuzendariak gidatuko du fase berri hau, hots, ESS Bilbaok Lundeko (Suedia) espalaziozko neutroi iturria eraikitzeko hitzartutako ekarpenei aurre egin beharko dien aldi hau. Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak instalazio honekin eta European Spallation Source-ko ERICen Espainia integratzeko prozesuarekin duten konpromisoa erakutsi dute, begiz jota dagoena betez gero aurtengo apirila amaitu aurretik gertatuko baita. Urrats honek Espainia bazkide fundatzaile bihurtuko du, eta Europako partzuergoan eskubide beteko kide.

Pérez, ingeniari industriala da Madrilgo Carlos III unibertsitatean, Master Kudeaketa Industrial eta Ingeniaritzan (Antolaketa Industrialeko Eskola, Madril) eta MBA du Lausanneko IMD Business School negozio eskolan (Suitza).

15 urteti gorako ibilbide profesionala eginik, nazioartean eragina izan duten proiektuak kudeatu ditu, hala nola WPENS, EUROfusion partzuergoaren barruan (Ingurumen eta Teknologia Ikerketa Energetikoen Zentroak lagunduta), edo IFMIF/EVEDA proiektuaren zuzendaritza Rokkaxon (Japonia), hau ere CIEMATek babesturik. Lehenago, bere lana Project manager moduan egin zuen petrokimika sektoreko enpresetan Saudi Arabian eta Aljerian, edo Txileko automobigintza industrian, besteak beste.

Sesperientzia zabala du munduko ikerketa proiektuak kudeatzen azeleragailuen sektorean, eta horrek ESS Bilbaoren etapa berri hau gidatzeko aukera onena bihurtzen du.

Carmen Vela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu idazkariak, Eusko Jaurlaritzako Estíbaliz Hernáez (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna) eta Adolfo Morais (Ubibertsitateak eta Ikerketa) sailburuordeekin batera, ESS Bilbao partzuergoak Bizkaiko Teknologia Parkean dituen instalazioak bisitatu ditu. Bisitak helburu bi izan ditu: enplegatuei ESS Bilbaoren zuzendari exekutibo berria aurkeztea, administrazio biek aukeratua, eta langileei informazioa ematea Europako espalaziozko neutroi iturriaren eraikuntza faserako akordioaz.

ESS Bilbao bisitatu ondoren, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako estatu idazkaritzak eta Eusko Jaurlaritzako Arantza Tapia (Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak) eta Cristina Uriarte (Hezkuntza) sailburuek prentsaurrekoa eman dute Gasteizen, administrazio biek lortu duten hitzarmenaren garrantzia nabarmentzeko, ESS Bilbao egiten ari den lanari jarraipena emate aldera.

ESS Bilbao, Espainiak Europaren proiektuarekin hitzartu duen % 3ko espeziezko laguntzaren barruan, ESSrekin konpromisoa hartua duten lantaldeak garatzen ari da. Administrazio bien arteko hitzarmena iazko abenduan aldatuaz, 2018-2025 aldian urtealdika finantzatzeko baldintzak adostu zituzten administrazio biek. Guztira ESS Bilbaori eman zaion aurrekontuak 64,5 milioi euro jotzen du. Kopru horri, aurreko ekarpenak gehitu behar zaizkio, guztira 49 miliooi euro.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Vela, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Estatu idazkaria