Eu

Mungiak bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

2018.eko otsailak 20

Ager Izagirre, Mungiako Alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 54 udalerrik osatzen dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MungiaUdala
    2018.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Mungia se une a la red #EuskadiLagunkoia de municipios amigables con las personas mayores ➡︎ https://t.co/c598e7ewKU https://t

  • @MungiaUdala
    2018.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Mungia'k bat egin du #EuskadiLagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin ➡︎ https://t.co/yZHavDFEPl https://t

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ager Izagirre, Mungiako Alkatea; Bakarne Egia, Mungiako Zinegotzia