Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Aireko ortoargazkien lanak egiteko lankidetza-hitzarmen bat onartu da (2010-12-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 28

Erabakia, Aireko Ortofotografiaren Plan Nazionala garatzeari begira Informazio Geografikoko Zentro Nazionalarekin (CNIG) lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena.

Eusko Jaurlaritzaren eta Geografia-informazioaren Zentro Nazionalaren arteko hitzarmen bat izenpetzea onartu du gaurko bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak, Aireko Ortoargazkien Plan Nazionala garatzeko. Jarduteko eremu horretan 1993an izenpetutako esparru-hitzarmena garatzen du hitzarmen horrek.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak hitzarmen hori izenpetzeari, aldian-aldian honako hauek egin eta eguneratzen laguntzeko: hegaldi fotogrametrikoen estaldura, 25 zentimetroko pixelen neurriko koloretako ortoargazki digitalak eta argazki horiei dagokien lurrazal-goraguneen eredu digitala, Euskal Autonomia Erkidegoaren hedadura osoan.

Hitzarmenari esker, administrazio biek informazioa trukatzen dute, eta saihestu egiten da ortoargazkien lan berberak egiteko gastuan bikoizketak egotea.

CNIG Geografia-informazioaren Zentro Nazionalak gehienez 519.659 euro ordainduko du, 2010 eta 2013 artean, informazioaren zati baten truke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan