Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 6,6 milioi euro bideratuko ditu, koordainketa farmazeutikoa gorabehera, beharrean dauden pertsonek agindutako mediku tratamendua jarraitu ahal izateko laguntzetara

2018.eko otsailak 20

Aldundiekin duen hitzarmena luzatu egingo du Exekutiboak ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko hezkuntza-programa bat hedatzeko

Gobernu Kontseiluak gaur baimendu du, Osasuneko sailburu Jon Darpónek proposatuta, 6.625.000 euroko gastua, euren egoera babesgabea dela eta koordainketa farmazeutikoak ezarritako kostu gehigarriari aurre egiterik ez duten pertsonek tratamendu farmazeutikoak jarraitu ahal izatea bermatzeko 2018ko laguntzetarako.  Laguntza horiek bideratu dira Eusko Jaurlaritzak koordainketa farmazeutikoaren aurrean hasieratik adierazi izan duen kontrako jarreraren baitan, eta gaitzespen irmo horren ondorioz izan zen Euskadi pentsiodunetara eta gizatalde ahulenetara bideratutako konpentsazio-neurriak ezarri zituen Estatuko lehenengo autonomia-erkidegoa, pertsona bakar batek ere ez diezaion utzi agindutako botikak hartzeari arrazoi ekonomikoengatik. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak.

Bost urte hauetan 400.000 laguntza baino gehiago eman ditu Eusko Jaurlaritzak, guztira 25 milioi eurotik gora, eta horri erantsi behar zaizkio 2018ko aurrekontuetan izendatutako eta gaurko Gobernu Kontseiluak baimendutako 6.625.000 euroak (behar izanez gero zabalgarriak).

Iaz, 2017an, Urkullu lehendakariaren gobernuak guztira 5.250.000 euro bideratu zituen artatutako 95.625 eskaeren onuradunentzat. Lehenengo epea 2017ko uztailaren amaieran ordaindu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, guztira 2.107.989,27 €, eta laster hasiko da bigarren epea ordaintzen.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimendu egin du gaur 2017ko uztailean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko bat ezartzeari buruzko hezkuntza-programa bat garatzeko izenpetutako Hitzarmenaren luzapena 2018-2021 aldirako. Proiektu honen helburua ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko jakintzak zabaltzea eta ikasleen zerga-kontzientziazio handiagoa bultzatzea da Erkorekak azaldu duenez.

Unitate didaktiko hori 109 ikastetxetan ezarri da, eta 3.660 gaztek hartu dute parte.

ERREAKZIOAK ANDOAINEN EGINDAKO HARRERARI BURUZ

Bestalde, ETAko preso ohiei egindako harrerei buruz galde egin zaionean, Erkorekak azpimarratu duenez, Lehendakariak Aieten egin zuen bezala, Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egiten ditu biktimak “umiliatzen" diren eta terroristei eta haien ekintzei goraipamena edo omenaldia egiten zaien ekitaldiak. “Jarrera argia, erradikala eta irmoa da Exekutiboak hausturarik gabe babesten duena", gaineratu du.

Andoaingo kasu zehatzari buruz, gogora ekarri du Auzitegi Nazionalak ez zuela a priori debekatu ekitaldi hori, delituzko egintzarik antzeman ezean.

20-02-2018 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 20

    Oso ongi, botika lehenik hartu behar da behin emana derrigorrez eta ez dirua ez eukitzeagatik

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)