Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Garraioetako sailburuak, Donostiako alkateak eta arrantzaleen kofradiek Donostiako portua berrantolatzeko akordioa aurkeztu dute

2010.eko abenduak 29

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, Odon Elorza Donostiako alkateak eta Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak eta Manuel María Peña Donostiako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak Donostiako, portua optimizatu, eta arrantza eta aisia elkarren ondoan eroso egon daitezen, portua berrantolatzeko akordioaren berri eman dute.

Bai Arriola, bai Elorza arrantza tradizionala mantentzearen alde agertu dira, eta horregatik, erabaki dute egungo espazioa biziberritu eta eraikin historiko batzuk berreskuratzea, hala nola, arrantzaleen kofradia. Baina aldi berean, portuko zerbitzuak modernizatzearen alde agertu dira, portuko eragiketetan segurtasun eta eraginkortasun handiagoa izateko, eta bertan turismo-zerbitzuak eskaini ahal izateko, bide batez, hiriari balio erantsia emango baitio horrek.

Akordioaren alderdi azpimarragarrienak:

§ Arrantzaleen biltegia Eusko Jaurlaritzari lagako zaio, birmoldatu, egokitu eta hobetu dezan, Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuaren egoitza eta Euskal Kirol Portua, EKPren egoitza bertan jartzeko.

Arraina saltzeko lonja birmoldatu egingo da guztiz, arraina saltzeko eta arrantzaren inguruko zerbitzuak ez ezik, turismo-zerbitzuak eskaintzeko eta, hartara, hiriari balio erantsia emateko.

Arrantza-kaia birmoldatu egingo da,, arrantza-ontziek betiko inguruan jarrai dezaten, eta aldi berean, espazio berriak sortu, pasaeran datozen ontziei ere pantalanak eskaintzeko.

Pantalanen eskaintza hori Donostiak eskaini ahal izango duen beste elementu erakargarri izango da, eta aldi berean, arrantzaleek bere jarduna erosotasunez eta eraginkortasunez burutu ahal izango dute.

Pantalan berrietako obrak 2011ko uda baino lehen hasiko dira. Proiektuaren xedea izango da amarraleku berrietarako beste 120 m lortzea.

Biltegiaren birmoldaketa datorren urtean zehar egingo da, eta lonjarena 2012an zehar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)