Eu

Otsailaren 19 eta 20an 500dik gora enpresak hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzearekin daukan Intergune+ hitzorduan

2018.eko otsailak 18

-       Barakaldoko BECen 20tik gora hitzaldi emango dira 40 hizlarirekin, 40 enpresa eta instituzioren standak jarriko dira eta 600dik gora bilera egingo dira enpresarien eta SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 70 bulegotan dituen ordezkarien artean.

Otsailaren 19 eta 20an 500dik gora enpresak hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzearekin daukan  Intergune+ hitzorduan. Barakaldoko BECen egiteko den ekitaldi horretan, 20tik gora hitzaldi emango dira 40 hizlariren ekarpenekin, 40 enpresa eta instituzioren standak jarriko dira ikusgai eta 600dik gora bilera egingo dira enpresarien eta SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 70etik gora bulegotan dituen ordezkarien artean. 

Intergune+ topagune bihurtu da; topagune bat, non euskal enpresek informazio baliagarria jaso dezaketen nazioartekotze-zerbitzuen arloko eskaintzari, Europako politikei, herrialde gorakorrei eta atzerrian izan ditzaketen enpresa-aukerei buruz. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatzen du Foroa, SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia sortu berriaren bitartez.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak irekiko du ekitaldia otsailaren 19an, eta gero "Nazioartekotze esperientziak tamainaren arabera" solasaldia hasiko da, non lau enpresa elkartuko baitira  (Ega Master, Inkoa, Lantek eta Irizar) atzerrira irteteak dituen erronkak  komentatzeko.

Ondoren, aurten bertan abiarazitako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia (Basque Trade and Investment) berriaren zerbitzu eskaintza aurkeztuko da. Agentzia horren eta Basque Country Lizitazioak plataformaren programak azalduko dira. Orobat azalduko da SPRIren Invest in the Basque Country unitateak --inbertsioak Euskadira erakartzeko ardura duenak--  eskaintzen duen zerbitzua, eta nolako laguntza eskaintzen duen SPRIren Kluster estrategiak nazioartekotze prozesurako.

Arratsaldean, solasaldi bat egingo da jardunbide egokiei buruz, eta, zehazkiago esanda, beren merkatu-nitxoetan lider globalak diren euskal enpresetako jardunbide egokiei buruz. Tamaina eta baliabideak oso garrantzitsuak dira mundu mailan lehiatzeko, baina badira Euskadin dozenaka euskal enpresa askoz arerio handiagoen aurka lehiatzen direnak eta lider izatera iritsi direnak beren merkatu nitxoetan.  Saio honetan hizpide hartuko dira nazioarteko merkatu nitxoetako lider diren enpresen ezaugarriak eta jokabideak, eta parte hartuko dute Bart Kamp-ek, Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuko Nazioartekotze Gaien koordinatzaileak, eta Pedro Garciandiak, Indar Electric enpresako Negozio Garapeneko zuzendariak.

Biharamunean, otsailaren 20an, jardunaldi tematikoak egingo dira areto desberdinetan, eta jardunaldi horietan aztergai izango da Alemania, Italia, Ekialde Urruna, Erresuma Batua, Argentina edota Maroko bezalako herrialdeetako nazioartekotze prozesua.

Jardunaldi tematiko horiekin batera enpresariek banan-banako bilerak egingo dituzte SPRIren Kanpo Sareak-Euskadiko Nazioartekotze Agentziak munduan barrena dituen delegatu eta ordezkariekin, eta lan-bilera horietan erantzunak eta aholkuak emango zaizkie beren intereseko herrialde edo eremu geografikoko merkatu, negozio eta ezaugarriei buruz dituzten kezka eta galderentzat.

Azkenik, eta aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gune bat antolatuko da, enpresek, antolakundeek eta erakundeek ezagutzera eman ditzaten beren zerbitzuak eta nazioartekotze tresnak. Edizio honetan 40 bat erakundek parte hartuko dute: Air France, AEVC (Kubako Euskal Enpresarien Elkartea), Antal, Bankoa, Basque Clusters, Arpa Consultores, Banco Sabadell, Banco Santander, Bankinter, Bankoa, Crédit Agricole, Bilboko Portu Agintaritza, Dualia, Arabako Merkataritza Ganbera, Bilboko Merkataritza Ganbera, Gipuzkoako Ganbera, Frantziako eta Espainiako Merkataritza eta Industriako Ganbera, Cesce, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elkargi, Eusko Jaurlaritza,  Agex Taldea, ICEX, Interacción Taldea, Intertek, Itac, Oteic Taldea, SPRI Taldea, Kompass Spain, Lufthansa, Negobide, Sparber Group, Uniport, Deustuko Unibertsitatea eta Ur Global.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak