Berriak Lehendakaritza
Eu

ACOPek Irekia munduko hirugarren gobernu-webgune onena izendatu du

2010.eko abenduak 28

Eusko Jaurlaritzaren webguneak Obamaren eta Kaliforniako Estatuaren webguneak soilik ditu aurretik

ACOPek (Politika Komunikazioaren Elkartea), nazioartean osperik handiena duen politika-elkarteetako batek, El Molinillo buletinean argitaratu du zein diren, bere ustez, webgune politikorik onenak, erreferentziazko 10 webguneen hautaketaren barruan.

El Monillok artikulu batean Irekia, Eusko Jaurlaritzak Euskadin Open Government-a sustatzeko egin duen webgunea, mundu-mailan hirugarren gobernu-webgunerik onena dela adierazi du. Aintzatespen horrek “gobernua irekia egiteko Patxi López Lehendakariaren hauteskunde-konpromisoa balioesten du”. ACOPen hitzetan, webgunea “herritarrek informazioa jasotzeko eta administrazio publikoen erabakietan eta legegintza-prozesuetan parte hartzeko plataforma bihurtu da”. Buletinaren arabera, munduko Open Government-aren buruan bi webgune estatubatuar daude, Kaliforniako Estatuarena eta Obama Administrazioarena, Etxe Zuriarena, hain zuzen. Horien atzetik, Irekia dago. Irekiak beste sari batzuk jaso ditu aurten, hala nola Ezagutza Librearen Focus Saria, “Ezagutza Librearen printzipioak gobernatzeko moduan hobekien aplikatzeagatik”. ACOPen ustez, Irekia “administrazio publikoen erabakietara eta legegintza-prozesua gizartea hurbiltzeko Espainian orain arte gauzatu den ekimenik onena da”.

Iruzkin bat
  • 2010.eko abenduak 28

    Zorionak. Esto es algo que no cae del cielo, por lo que tiene un valor extraordinario.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia