Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak datozen 4 urterako Gobernuak dituen lehentasunak batzen dituen Legegintza Egutegia onartu du

2009.eko azaroak 17

Legegintza egutegiak Lehendakariaren nagusitasuna" egiaztatzen duten 48 ekimen batzen ditu

Lehendakariak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak 2009-2013 IX. Legegintzaldiaren Legegintza Egutegia onartu du gaurko bileran. Datozen lau urteetan Gobernuak hainbat jarduera eremutan dituen helburuak lortzeko beharrezkoak diren legegintza ekimenen garapen koordinatua da egutegiaren xedea

Eusko Jaurlaritzak 2009-2013 Legegintza Egutegia onartu du asteroko Gobernu Kontseiluan. Egutegian Gobernuak datozen urteetarako dituen "lehentasunak" batzen dituzten 48 ekimen daude. Egutegia Legebiltzarrera bidaliko da, honek gobernuaren jarduerari jarraitzeko funtzioa egikari dezan "aurretiko fasetik bertatik". Gobernuaren bozeramailea den Idoia Mendiaren hitzetan, erabaki honek "Lehendakariaren nagusitasuna" eta Gobernu honek jarduera politiko "antolatua, koherentea eta koordinatua" egiten duela egiaztatzen du.

Asteroko Gobernu Kontseiluaren ostean dagoen ohiko prentsaurrekoan, Gobernuaren bozeramaileak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzak datozen 4 urteetan abian jarriko dituen 48 legegintza ekimenak ezagutarazi ditu, besteak beste, Euskadiko Udal Legea, Euskal Aurrezki Kutxen Legea edo Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza Osoa emateko Legea.

Mendiak Legegintza Egutegi honek Gobernuak "nahi duena badakiela" eta datozen 4 urteetan gobernatzeko "egitasmoa baduela" erakusten duela esan du. "Gobernuak ohitura on eta demokratiko hau berreskuratzen du", eta honek Gobernuak "leheneratze demokratikoa eta gardentasunaren" alde egiten duen apustua erakusten du, esan du Mendiak. Gobernuak ekimenen gehiengoa legegintzaldiaren lehenengo bi urteetan jarri ditu eta 2012. urterako "beste erakundeekin koordinatzea" eskatzen duten legeak utzi ditu, azaldu zuen Mendiak.

48 legegintza ekimenen artean Euskadiko Udal Legea, Euskal Aurrezki Kutxen Legea edo Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza Osoa emateko Legea daude, besteak beste.

Egutegia Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, honek Gobernuaren jarduera jarrai dezan aurretiko edo antolatze fasetik bertatik, horrela Gobernuak hartutako "birsortze demokratiko eta etikoaren" konpromisoa betez.

Gainera, onartutako erabakiaren arabera, Sailek sei hilero Koordinazio Idazkaritza Nagusiari egutegi honetan hartutako konpromisoak bete edo, bidezkoa bada, aldatzeari buruzko memoria bat bidaltzeko konpromisoa hartzen dute, segimendua eta ebaluazioa errazteko asmoz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea