Eu

Eusko Jaurlaritzak Irun Coloneko geltokiaren irisgarritasuna hobetuko du, beste igogailu bat instalatuz

2018.eko otsailak 16
  • Hendaiako noranzkoko nasan instalatuko da, eta martxan jartzean, une honetan nasen artean dagoen trenbide pasagunea kendu ahal izango da

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, argi berdea eman dio Irun Coloneko geltokian Hendaiako noranzkoko nasan igogailu bat instalatzeko lanen lizitazioari, Topoaren erabiltzaile guztiek geltoki horretan irisgarritasun hobea izan dezaten.

Jarduketa horrek 198.370,65 euroko aurrekontua du (BEZ aparte), eta egikaritzeko aurreikusten den epea hiru hilabetekoa da. Horrez gain, igogailua instalatzean, nasen arteko trenbide pasagunea kentzeko lanei ekin ahal izango zaie. Hori dela eta, segurtasuna hobetu egingo da sareko puntu horretan.

Lehen tartean, atariko forjaturaino, igogailua metalezkoa eta kristalezkoa izango den estrukturaren barruan joango da. Atariaren kotan, ondoko dendaren parte bat hartuz, fabrika estalkia izango du, altzairu herdoilezinezko ukituekin. Igogailua elektrikoa izango da, mugikortasun urria duten pertsonek erabiltzeko modukoa, eta bi geraleku eta 7 metroko ibilbidea izango ditu, nasen eta kaleko kotaren arteko maila aldaketa gainditu ahal izateko.

Igogailua jartzean, nasen arteko trenbide pasagunea kendu ahal izango da. Lan horietan, egungo nasaren kota mailako igarobidearen bi aldeak beheratu egingo dira, eta pasagunearen egungo seinaleak, arrapalak eta barandak kenduko dira.

Coloneko geltokia

Izan ere, gaur, ostiralean, berreskuratu da Mourlane Mitxelena kaletik Irun Coloneko geltokirako azpialdeko sarbidea. Horretarako, Mourlane Mitxelenako igogailua egokitu behar izan da, edikuluaren atzealdean ate bat jarriz eta botoi sistema aldatuz. Lan horiek egin ahal izateko igogailua itxi behar izan da otsailaren 6tik 15era. Gaurtik aurrera zerbitzua eskaintzen ari da berriro.

Irun Coloneko geltokia topoan gehien erabiltzen den hirugarrena da, Donostian dauden Amarakoaren eta Anoetakoaren atzetik. 2017an, Topoaren Iruneko geltoki honek 645.163 bidaiariak izan zituen (%11,3 igoera).

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak