Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Berlinalera joan da, euskal zinemagintzaren ordezkariak babesteko European Film Marketen

2018.eko otsailak 16

-          Zineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Eikem Cluster-ekin duten elkarlanari esker, Basque Audiovisual markak gune bat dauka European Film Marketen.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak gaur eta bihar bisitatuko du Berlinale, Europako zinemaren agertoki nabarmen honetan euskal presentzia babesteko asmoz. Euskal ikus-entzunezkoak berriro izango du ordezkaritza nabaria Berlinalen eta zinemaldiaren barruan egiten den European Film Market azokan, eta aurten, berriro ere, sektoreko enpresa ugari bildu ditu Basque Audiovisual markari esker. Zineuskadiren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker –biak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpekoak–, Eiken Clusterrarekin, beretzako leku bat izango du euskal zinemak azoka honetan.

Beste hainbat ekitaldiren artean, Zupiria sailburua Fermin Muguruzaren Black is Beltza animazio-filmaren aurkezpenera bertaratuko da gaur gauean. Proiektu hau, ekoizpen-fasean oraindik, Alemaniako hiriburuko Clash aretoan aurkeztuko da Berlinaleren testuinguruan. Bihar, Basque Audiovisual gunea bisitatuko du sailburuak; ICEXen erakustokian dago kokatuta eta hara bertaratu da Basque Audiovisual marka European Film Market azokarako propio prestatutako katalogo batekin. Katalogoak zinemaren arloko 29 proiektu biltzen ditu; horietatik 14 garapen-prozesuan daude, 8 ekoizpen-fasean eta 7 amaituta edota estreinatuta 2017an.

Guztira, argitalpenak 19 produktoreren lanak jasotzen ditu: Amania Films, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Baleuko, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Euskadi Movie AIE, Kanaki Films, Kote Camacho, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media eta Txintxua Films.Ordezkatutako lan horien artean 11 dokumental, animazioko 5 film luze eta fikziozko 13 film luze daude.

Bestalde, Euskadiko produkzio-lan batek hartuko du parte Alemaniako hiriburuan otsailaren 17tik 21era bitartean egingo den Berlinale Co-Production Marketen 15. edizioan. Aritz Morenok zuzendu eta Morena Filmsek Señor y Señora enpresarekin batera produzitu duen Advantages of Travelling by Train proiektua da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak