Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Elkarteek egiten duzuen lana, osasun-arreta eta ikerketa ezinbestekoak dira tratamenduetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko”

2018.eko otsailak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Osasun sailburuak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen instalazioak bisitatu dituzte, aurrez aurre ezagutzeko elkarte horrek 1984tik esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokan egiten duen lana.

Esklerosi anizkoitza heldu gazteen artean gaixotasun neurologiko ohikoena  da, eta, normalean, 18 eta 35 urte bitartean diagnostikatzen da. Gaixotasun kronikoa da, eta emakumeetan eragin gehiago du gizonetan baino. Sekuelak eragin ditzake eta horiek nabarmen mugatu gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen bizi-kalitatea; beraz, gizarte-inpaktu handia du. Gaur egun, 2.200 pertsonak baino gehiagok dute esklerosi anizkoitza Euskadin, eta, Europan, 600.000 pertsona inguruk. Gaixotasun hau duten pertsonen sintoma ohikoenak honako hauek dira: zentzumenen nahasmendua, orekaren eta hizketaren nahasmendua, dardarak, gorputz-adarren ahultasuna, espastizitatea, nahasmendu urologikoak, bertigoa, nekea, inurridurak eta ikusmeneko nabasmenduak…

ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartean gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen % 82 daude, eta, 1984tik, gaixotasun hori jasaten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du eta, horretarako, Errehabilitazio Integraleko Zentroa du eta Euskadin esklerosi anizkoitza duten pertsonentzako lehen egoitza kudeatzen du; foru-titulartasunekoa da.

Gaur goizean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Jon Darpón Osasun sailburuarekin eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, elkarte honek Bilbon dituen instalazioak bisitatu ditu, aurrez aurre ezagutzeko elkarteak egiten duen lan garrantzitsua, bai eta egunero gaixotasuna duten pertsonek ariketa, masaje eta metodo digital berrien bidez egiten duten errehabilitazio integraleko metodoak ere.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, bisita amaitzean, zorionak eman dizkie ADEMBIri eta Arabako eta Gipuzkoako esklerosi anizkoitzeko elkarteei egiten duten lanagatik, eta zera esan du: “ikusi dugu gaixotasunaren eraginpean dagoen pertsona batek nola hobetu dezakeen, nabarmen, bizi-kalitatea, errehabilitazioaren bidez, eta zorionak eman nahi dizkizuet, berrikuntza teknologikoa erabiltzeko egin duzuen apustuagatik. Berrikuntza hori euskal enpresen eta ADEMBIn konpromisoz eta atsegin handiz lan egiten duten errehabilitatzaile profesionalen eskutik dator”. Bisitan, Iñigo Urkullu Lehendakariak ADEMBI elkarteak gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko erabiltzen dituen metodo berritzaileenak ezagutu ditu, eta aurrez aurre egiaztatu du bideo-joko birtualek eta 3Dko eta onlineko teknologia berriek nolako gaitasuna duten nabarmen hobetzeko egunero ariketak egiten dituen pertsona baten errehabilitazioaren emaitzak.

Era berean, Lehendakariak gogorarazi du Osakidetzako ospitale guztietan daudela gaixotasun honen eraginpean dauden pazienteen etengabeko segimendu zehatza egiten duten esklerosi anizkoitzeko erreferentziazko mediku espezialistak, eta hauxe esan du: “Euskadi harro dago erreferentziazko erkidegoa baita berton esklerosiaren eraginpean dauden pertsonei ematen zaien osasun-arretagatik, eta gure helburuak jarraituko du izaten pazienteei kalitateko eta diziplina anitzeko osasun-arreta eta medikamentu eraginkorrenak eta efizienteenak ematea eta gure medikuen eta oinarrizko ikertzaileen artean ikerketa traslazionala sustatzea". Euskadi, gainera, aitzindaria izan zen; izan ere, medikamentu berri baten lehen saiakuntza klinikoan parte hartu zuen eta, gaur egun ere, Osakidetzako ospitale guztietan, medikamentu berriei buruzko saiakuntza klinikoak egiten ari dira, eta horrek aukera ematen die euskal pazienteei medikazio berrietara jotzeko.

Lehendakariak nabarmendu du, halaber, gizarte-politikaren eremuan Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategia onetsi dela eta, ADEMBIren laguntzarekin, desgaitasunen bat duten pertsonek Aparkatzeko Txartelei buruzko Dekretu berria, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak txartel honen titular izan daitezen.

ADEMBIren instalazioetan eginiko bisitaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak Euskadin esklerosiaren eraginpean dauden 2.200 pertsonen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko tratamendu berrietan aurrera egiteko inplikatuta dauden erakunde publikoen, elkarteen eta eragileen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @virtualware
    2018.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: “La labor que realizáis las asociaciones, la atención sanitaria y la investigación son fundamentale... https://t.co/Oil7qW57XU

Ekitaldiko kargudunak