Berriak Lehendakaritza
Eu

“Eskura” izeneko Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroko jarduera martxan jarriko da

2018.eko otsailak 19

Bizikidetzan oinarritutako hezkuntzari “positiboan” heltzea defendatu du Lehendakariak, “enpatia, aintzatespena eta dibertsitatea” txertatuz

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute Aieten “Eskura” izena izango duen Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa abiarazteko. Zentroaren helburua da giza eskubideei buruzko hezkuntza sustatzea eta, horretarako, euskal gizartearen eskura ipiniko ditu (horregatik “Eskura” izena), helburu horretarako unitate didaktikoak, ikus-entzunezko dokumentazioa, testuak edo literatura- eta musika-obrak. Euskadin giza eskubideei buruzko memoria eta hezkuntzan abian diren azpiegiturentzako pieza osagarria izango da. Jarduerak urteko bi ekimen izango ditu ardatz: nazioarteko mintegi bat eta Giza Eskubideei buruzko Baliabide Pedagogikoen Tokiko Azoka bat.

Gaur goizean egin da aurkezpena Aieteko eraikinean, eta bertan parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eneko Goia Donostiako Alkateak. Hiru erakundeek adierazi dute “Eskura” Zentroaren jarduera izango dela hezkuntza-, gizarte- eta partaidetza-pedagogiarako baliagarri diren baliabideak “biltzea, sortzea eta hedatzea”. Zentroren jarduerari gaur eman zaio hasiera hitzarmena sinatuta eta lehenengo fasea 2019ko ekainaren 30era arte luzatuko da. Fase pilotu horretarako, 266.400 euroko aurrekontua izango du Zentroak.

Lehendakariak azpimarratu duenez, Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin eta Bizikidetzarekin partekatutako konpromisoaren sinbolo da Eskura eta aukera emango digu munduan egiten denari buruz ikasteko eta aldi berean "munduari geure esperientzia eskaintzeko". “Bizikidetza-hezkuntzari positiboan heldu behar zaiola uste dugu, enpatia, aintzatespena eta dibertsitatea txertatuz”, ziurtatu du.

Hemen informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, Eneko Goia