Eu

Artolazabal: “Herritarren, Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren eremuko 2018-2020ko Jarduketa Plana aurtengo ekainaren aurkeztuko da”

2018.eko otsailak 16
  • “2014-2016ko Immigrazioaren Euskal Estrategiaren Ebaluazioa”k nabarmentzen du azken urteotan ekimen asko jarri direla martxan immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren eremuan

VG 16 02 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, Herritarren, Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren eremuko 2018-2020ko Jarduketa Plan berria ekainaren 30a baino lehen aurkeztuko dela iragarri du. Egun batzuk barru, 2014-2016 aldian egindako ekintzen ebaluazioa argitaratuko da; orain maketatzen eta itzultzen ari dira.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “2014-2016ko Immigrazioaren Euskal Estrategiaren Ebaluazioa” eta Herritarren, Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren eremuko 2018-2020ko Jarduketa Plan berria egin duen taldea harremanetan izan da aniztasunaren, herritarren eta immigrazioaren eremuan lan egiten duten instituzio, erakunde, alderdi politiko eta entitateetako 132 pertsona baino gehiagorekin”.

 

“Prozedura oso parte-hartzailea izan da, eta oso harrera ona izan du; sektore osoak goraipatu du. Beste lan-formatu batek –ez hain parte-hartzailea– aukera emango zigukeen zenbait emaitza eskuratzeko, baina, beste lan-arlo batzuetan bezala, familia, hirugarren sektorea eta abar, nahiago izan dugu parte-hartze hori bultzatu”.

 

2014-2016ko Immigrazioaren Euskal Estrategiaren Ebaluazioa”k nabarmentzen du azken urteotan ekimen asko jarri direla martxan immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren eremuan. “Lan horren ondorio dira dagoeneko dauden tresnen finkapena, besteak beste, Biltzen edo Ikuspegi tresnena, Aholku-Sarearen eta Eraberean Sarearen sorrera edo Foroa berritzea eta dinamizatzea”, aipatu ditu, besteak beste, Artolazabalek.

 

“Gure behatokiak, Ikuspegik, eredua ezarri du ikerketaren eremuan, eta, horretarako, zuzendaritzak berak eta udal-eragileek erabakiak hartzeko informazio esanguratsua eman du, iritzia sortu du eta hirugarren sektorea bultzatu du. Funtsezko elementua da estrategia berriaren diseinuan”, esan du sailburuak.

 

Lankidetza

Artolazabalek azaldu du “eragileek, entitateek, GKEek, boluntariotza-erakundeek, pribatuek eta abarrek jarraitzen dutela instituzioekin hertsiki lanean eta lankidetzan, kolektiboak hobeto integratzeko, eta aitorpena egiten zaie dokumentu horretan”, eta esan du “hirugarren sektorearen eta euskal gizartearen eragileen parte-hartze aktiboa aktibo garrantzitsua dela sareko lanean”.

 

“Urte-amaierako datuek nabarmentzen dute posizioak hobetu ditugula 2013ari dagokionez immigrazioaren eta euskal gizarteko kultura-aniztasunaren kudeaketaren eremuan. Orain, laster esku artean izango duzuen Herritarren, Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren eremuko 2018-2020ko Jarduketa Plan berriaren bidez, datozen urteotan aurrerapen positiboak ematen jarraitzeko oinarriak ezarri ditugu. Beraz, oraindik, ibilbide luzea dugu aurretik, eta etorkizuneko euskal gizartearen erronka handiei aurre egiteko asko egiteko”, esan du Artolazabalek.

 

“Immigrazioak eta kultura-aniztasunaren kudeaketak, Europan, arreta eta kudeaketa xehatua eta planifikatzailea behar dute, eta, Eusko Jaurlaritzatik, gainerako instituzio, elkarte, erakunde eta pertsonekin batera, gure gizarte-oinarriaren garapena posible egiten duen politika eta estrategia diseinatzen ari gara”, esan du Artolazabalek Euskal Ganberan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak