Berriak Lehendakaritza
Eu

Gaur izan da San Frantziskon (AEB) Ipar Amerikako euskal etxeen topaketen aurreko bilera

2018.eko otsailak 15

Ipar Amerikako euskal etxeen topaketen aurreko bilera egin da gaur, otsailak 15, San Frantziskon (AEB). Aurreko bilera hori lanaldi eraginkorra izan da, eta euskal etxeei interesatzen zaizkien gaiak prestatu dira, datozen bi egunotan egingo diren topaketetan sakon lantzeko. Prestatu diren gaiak ondorengo hauek izan dira batez ere: “Ipar Amerikako euskal komunitateen etorkizuna”, “ahozko testigantzak eta kultura ondarea”, “belaunaldien arteko transmisioa” eta “praktika onen agenda”.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzeko ordezkaritza batek (Gorka Álvarez Aramburu zuzendaria buru duela) partu hartu du gaurko aurreko bilera horretan. Bihar, ostirala, eta San Frantzisko-ko Eskual Etxearen eskutik (Basque Cultural Center of San Francisco), Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera egingo da. Lanaldia San Frantzisko-ko eskual etxearen egoitzan egingo da.

Aurtengo nobedade bat biharko bileran Saint Pierre et Miquelon-eko euskal etxea da. 2018. urteko Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera estreineko aldiz izango da haientzat. Saint Pierre et Miquelon itsasoz haraindiko Frantziako establezimendua da, Kanadako kostaldearen aurrean, eta joan zen 2017an Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan sartu den azken euskal etxea.

Eta azkenean etzi, hilak 17, larunbata,  North American Basque Organizations-en (N.A.B.O.) neguko biltzarra egingo da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak