Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Donostiako Udalarekin elkarlanean jardungo du eraikuntza jasangarriaren inguruko master bat antolatzen (2010-12-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 28

Erabakia, eraikuntza iraunkorrari buruzko master bat antola dezan Donostia-San Sebastiángo Udalari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena

Jaurlaritzak Donostiako Udalarekin elkarlanean jardungo du eraikuntza jasangarriaren inguruko master bat antolatzen, eta horretarako 90.000 euro jarriko ditu.

Jaurlaritzaren diru-laguntzaren xedea da, Donostiako Udalak sustatutako Cristina Enea, Ingurumen Baliabideen Zentroaren bidez, eraikuntza jasangarriaren inguruko master bat jartzea martxan.

Masterra Euskal Herriko Unibertsitateak homologatuko du, Eraikuntza jasangarria eta efizientzia energetikoa izenburupean, eta Unibertsitateko espezialista titulua emateko berezko masterra izango da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailak berak proposatu du berezko titulu hori. Masterra Arkitekturako eta Ingeniaritzako 1. eta 2. zikloko unibertsitate-tituludunentzat pentsatu da.

Ikasketa-planak 500 eskola-ordu izango ditu, urritik ekainerako bi ikasturtetan banatuta. Masterra 2010eko urrian hasi da, eta beraz, 2012ko ekainean amaituko da.

Etxebizitza Sailak, bizitokitarako eraikinen kalitatea hobetzeko asmoarekin, eta hiri-inguruko baldintzak eraikingintzaren kalitatea eta jasangarritasuna zainduz hobetzearren, uste du oso komenigarria dela eraikuntzaren trakzio-elementu gisa jardutea, eta irizpide eta balio horiek arlo horietan eskumenak dituzten teknikari eskudunen artean zabaltzea, eta jakina, horretarako, funtsezkoa da arlo horietan berezitutako prestakuntza bat eskaintzea.

Bestetik, Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak, 2010eko ekainaren 16an besteak beste Donostiako Udaleko sozietate publikoek ere izenpetu baitzuten, proposatzen du birgaitu beharreko eraikinen kopurua handitzea, eta hiri-eremuak berritu eta biziberritzeko programa estrategikoak zehaztea. Zehatzago esanda, itunak esaten du euskal administrazioak iraunkortasuna, segurtasuna, kalitatea eta berrikuntza bultzatuko duela, babestutako etxebizitzak eraikitzeko programetan, eta sektorearen arlo horretarako lidergoa berak hartuko duela.

Donostiako Udala, gainera, 21 toki-agenda programaren garapenean sartuta dago, herritarren ingurumen kalitatea eta bizi-kalitatea tokiko ekintzen bidez hobetzen ahalegintzeko. Horretarako hain zuzen sortu zuen Donostiako Udalak Ingurumen Baliabideen Zentroa, Cristina Enea parkeko Duque de Mandas Jauregiko eraikinetan dagoena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan