Berriak Lehendakaritza
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Emakunde impulsa la VII edición del programa formativo Jabetuz para profesionales que atienden a mujeres víctimas de violencia

2018.eko otsailak 15

Datorren martxoaren 5ean Emakundek 2015. urtean diseinatu eta martxan jarri zuen Jabetuz on line ikastaroaren VII . edizioa jarriko da abian. Jabetuz Emakundek antolatutako on line prestakuntza ikastaro bat da eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalei baliabideak ematea da ikastaroaren helburua. Emakumeek arreta integrala jaso dezaten, eta arreta honetan haien ahalduntzea sustatu dezaten bermatu nahi da horrela. 

Jabetuz ikastaroak bi modulo eskaintzen ditu: bata sarrerakoa eta bestea orokorra. Hauetako bakoitzak ditu bere unitate didaktikoak. Sarrerako moduloan Nora Vázquez izango da tutorea, eta modulo orokorrean Maitane Urbieta, Malu Ziordia, María Naredo, Ana Martín eta Sara Ibarrola izango dira irakasleak.

Orain arteko ikastaroek oso harrera ona izan dute. Orain arteko sei edizioetan erakunde ezberdinetako profesionalek parte hartu dute: Aarteko, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinak, Osakidetza, Erantzaintza, Lanbide, Hezkuntza ikuskaritza, Berritzeguneak, epaitegietako talde psikosozialak, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko eipaitegiak udaletako berdintasun teknikariak, udal ezberdinetako udaltzaingoa, Abokatuen Euskal Kontseilua, Medikuen Euskal Kontseilua...

Ehun plaza aurreikusi dira VII ediziorako eta jasotako eskariek kopuru hau gainditzen dutela ikusita, Emakundek irailean beste edizio bat jarriko du abian. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak