Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA sozietate publikoaren kapitala handitu egin da (2010-12-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 28

Erabakia, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A. sozietatearen estatutuak aldatzeko eta kapital soziala handitzeko dena

Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA sozietate publikoaren kapitala handitzeko akzioak harpidetzea baimentzen duen dekretua onartu du.

Sozietatearen Administrazio Kontseiluak sozietatearen xedea behar bezala burutzeko diru-beharrak konpontze aldera, kapitala handitzea proposatu zuen azaroan. Egungo kapitala, 3 milioi eurokoa, beste 4,7 milioi euro gehitzea proposatu zen. Diru hori Eusko Jaurlaritzak jarriko du oso-osorik. Horiek horrela, sozietateak 7,8 milioi euroko kapitala izango du..

Sozietatea 2007ko uztailean sortu zen, eta Eusko Jaurlaritza du bazkide bakarra. Sozietatearen xedea da:

I.- Bizigune, etxebizitza hutsaren programa kudeatzea.

II.- Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, edozein lagapen-tituluaren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

III.- Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

IV.- Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea.

V.- Babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez Jaurlaritzari onartutako lehentasunezko eskubidea (lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz) baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak egiten laguntzea.

VI.- Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko alokairua edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, laguntza ematea Jaurlaritzari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Jaurlaritzaren esku jarri behar badituzte.

VII.- Mota orotako ondasun higiezinak eskuratzea eta saltzea errentamendura bideratzeko hasiera batean, baina eskuratutako etxebizitzak errentatzaileei edota, halakorik ezean, hirugarrenei eskualdatzeko aukera baztertu gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan