Berriak Segurtasuna
Eu

Mila ikasle izan dira Tolosako Leidor Aretoan “Don`t b dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” bide-segurtasun programaren saioan

2018.eko otsailak 15

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak gonbidatuta, Tolosako lau ikastetxetako ikasleek hartu dute parte ekimen pedagogikoan

Gaur goizean Tolosako lau ikastetxetako 989 pertsona (ikasleak eta irakasleak) elkartu dira Leidor Aretoan Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak, 2015-2020 aldirako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa betez, istripuei aurrea hartzeko abian jarritako Don’t be Dummy!Zuk ez duzu ordezkorik programari buruzko informazioa jasotzeko. Ekimena Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako gazteei zuzenduta dago, eta istripuen biktimen eta bide-segurtasunaren eta medikuntzako profesionalen lekukotzak eskaintzen ditu herriz herri.

“Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” programa pedagogiko berritzaile eta elkarreragilea da, eta trafiko-istripuen arrazoiak eta ondorioak azaltzea eta horiei aurrea hartzeko sentsibilizazio-aholkuak ematea du helburu. Proiektuaren bidez Euskadiko gazteek bide-segurtasunaren, mugikortasun iraunkorraren, arduraz gidatzearen eta trafiko-istripuei aurrea hartzearen arloan kontzientzia hartzea eta horiek sentsibilizatzea lortu nahi da. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak, udalen eta ikastetxeen laguntzaz, saioak antolatzen ditu Euskadiko geografian barrena. Gaurko hitzordua Tolosan izan da, bi saio egin dira –10etan eta 12etan– Leidor Aretoan, eta lau ikastetxetako gazteek parte hartu dute: IES Orixe BHI, CPS Inmakulada Lanbide Ikastola BHIP, CPEIPS Usabalgo Laskorain Ikastola HLBHIP eta CPES Hirukide Eskolapioak BHIP.

Programa iazko irailaren 22an Durangon aurkeztu zenetik, guztira Euskadiko 39 ikastetxetako 4.705 pertsonak parte hartu dute.

Pertsonaia birtual bat narratzaile-lanetan

Pertsonaia birtual eta elkarreragile batek, Dummy batek, alegia (automobilgintzako enpresak modelo berrietan segurtasun-probak egiteko erabiltzen duten panpinak), bideratzen ditu trafiko-istripuen biktima izan diren pertsonen edo horien senitartekoen lekukotasunak, eta horretarako, Stop Accidentes Elkartearen eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkartearen (AESLEME) laguntza izaten du. Istripuek sortzen dituzten larrialdi-egoeretan parte hartzen duten pertsonen (ertzainen, udaltzainen, Osakidetzako langileen, suhiltzaileen eta salbamenduko langileen, larrialdietarako teknikarien, …) bizipenen kontakizunak ere jasotzen dira ekitaldian. Lekukotasunekin tartekatzen diren bideoetan heriotza ekar dezaketen trafiko-istripuak eragiten dituzten egoera arriskutsuak azaltzen dira, hala nola, gehiegizko abiadura, alkohola eta/droga kontsumoa, pertsona batek, gidatzen ari den bitartean, mugikorra edo bestelako tresna elektronikoak erabiltzea edo trafiko-seinaleak ez errespetatzea.

Euskadiko errepideetan patruilatzen atzo bertan 35 urte bete zituen Ertzaintzako Trafikoko Unitateko ertzainek parte hartu dute saioan. Aurkezpenean aitortu da Ertzaintzako Trafikoko Unitateek Euskadiko errepideetan ezbehar-kopurua murrizteko eta istripuetan eta bide-segurtasunarekin zerikusia duen bestelako edozein ezustekotan laguntzeko egunez egun egiten duten lana.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Mil escolares acuden en el Leidor de Tolosa al programa de seguridad vial “Don`t be dummy! Para ti no hay... https://t.co/Fim2UzcXc1