Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak ehun mila euroko diru-laguntza emango du Sestaon Txabarri-El Sol birgaitzeko (2010-12-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 28

Erabakia, Sestaoko Udalari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena. Diru-laguntzaren bidez, Sestaoko Txabarri-El Sol auzoan kokatutako eraikinak, bizitegi-erabilerakoak, birgaitu nahi dira.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Sestaoko Udalari Txabarri-El Sol birgaitze integratuko arean dauden bizitegi erabilerako erakinen birgaitze jardunerako ehun mila euroko laguntza emateko.

Sestaoko udalerriko beheko aldea gizarte eta hirigintza aldetik berritzeko geratzen diren jarduketak oso garrantzitsuak dira udalarentzat, eta lana horien izaera eta horretarako dauden baliabideak egoki erabiltzea komeni denez, erabaki bat SESTAO BERRI sozietatea egiten ari den jarduketak osatzeko diru-laguntza bat ematea.

Txabarri-El Sol birgaitze integratuko arean diruz laguntzekoak diren obrei dagokienean, azpimarratzekoa da, aurreko urteetan eraikinen birgaitzeko integralerako eta fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak laguntzen zirela, eta oraingoan aldiz, beste elementu erkide batzuen konponketak ere sartzen dira, hala nola, egiturak, patioak, atariak, eskailera, instalazioak edo antzekoak.

Berrikuntza hori dela eta aparteko ekarpen bat egin beharra dago, eraikitako guztia egoera onean izateko eta, era berean, irisgarritasun-baldintzak, efizientzia energetikoa eta eraikinen bizigarritasuna hobetzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan