What the Basque?!
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude beren harreman sentimental edota sexualekin

2018-02-14
  • Gazteen Euskal Behatokia

2018/02/14

Gazteen Euskal Behatokiak galdetu die Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri zenbateko garrantzia emanten dieten euren bizitzako hainbat arlori bai eta zenbateko poztasuna sentitzen duten arlo horiekin ere.

 Arlo horietako bat harreman sentimentalak edota sexualak dira. 0tik 10era doan eskala erabiliz, gazteek, batez beste, 8,1 puntuko garrantzia eman diete harreman sentimental edota sexualei eta harreman horiekin 7,8 puntuko poztasuna sentitzen dutela adierazi dute.

 Bakarrik gazteen % 3,8k pentsatzen dute beren harreman sentimental edota sexualak txarrak direla (0-10 arteko eskala horretan 4 puntu baino gutxiago eman dituzte); beste % 15,5ek uste dute hala-moduzkoak direla (4 eta 6 arteko puntuazioak) eta gehienek, % 79k, hain zuzen ere, uste dute onak direla (7tik 10erako balorazioak). Gainontzeko % 1,8k ez dute erantzun.

 Elkarrizketatutako pertsonaren sexua kontuan hartuta ia ez da alderik nabaritzen; bai neskek bai mutilek ere 8,1 puntuko garrantzia eman diete harreman hauei eta poztasunari dagokionez bi dezimako aldea baino ez dago nesken alde (neskek 7,9 eta mutilek 7,7). Adinak, aldiz, desberdintasunak adierazten dizkigu: adinak gora egin ahala garrantzi handiagoa ematen zaie harreman sentimental edota sexualei eta haiekiko poztasuna ere handiagoa da.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @basquemployment
    2018-02-15

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude beren harreman sentimental edota sexualekin 🔗 https://t.co/tYqc5TlkSE 🔗 #B…

  • Argazkia SN Robot
    @EnpleguGizaEJGV
    2018-02-15

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko hamar gaztetik zortzi pozik daude beren harreman sentimental edota sexualekin 🔗 https://t.co/tYqc5TlkSE 🔗… https://t.co/MaTDRopxgV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)